Informazioaren ekonomia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Eskaintza eta eskariaren diagrama, eskariaren gehikuntzaren ondorioak azalduz

Informazioaren ekonomia, informazioa eta sistema informatzaileak nola eragiten dioten ekonomia eta erabaki ekonomikoei aztertzen duen adarra da. Informazioak ezaugarri bereziak ditu. Sortzeko erraza baina sinesteko edo fidatzeko zaila. Hedatzeko erraza, baina kontrolatzeko zaila. Erabaki askotan eragina du. Ezaugarri berezi hauek (beste mota bateko ondasunekin alderatuz) teoria ekonomiko estandar[1] asko nahasten dituzte.

Economic Literature JEL D8 – Información, conocimiento, e incertidumbre. sailkapen kodeen barruan aurkitzen da. Informazioaren ekonomiaren hainbat azpiadar daude.

Informazioa seinale gisa ziurgabetasunaren neurri negatibotzat[2] deskribatu izan da. Informazioaren ekonomiaren lehen ideiak informazio-ondareen ekonomiara loturik zeuden.

Azken hamarkadetan, informazioaren asimetria[3] ikerketan eta bere inplikazioetan aurrerapenak izan dira, merkatuko akatsak ere kontuan hartuz[4].

Informazioaren ekonomia joko-teoriarekin erlazionatuta dago, funtzioaren arabera desberdinduz: informazio perfektuaren[5] jokoak, informazio osoa[6] eta informazio osatugabea[7]. Informazioaren ekonomiaren[8] teoriak frogatzeko hainbat sistema esperimental garatu dira, hala nola mekanismoen diseinua, informazio- trukea sustatzeko eta ongizatea hobetzeko[9].

Hiru areatara bideratzen da:

  1. Informazioaren asimetriaren ikerketa
  2. Informazio-ondare ekonomia.
  3. Informazio eta teknologien ekonomia.

Informazioaren ekonomiarako ekarpenengatik 2001eko Ekonomia Nobel Sariaren saridunak George Akerlof, Michael Spence eta Joseph Stiglitz izan ziren.

Informazioaren garrantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Analisi ekonomikorako abiapuntua informazioaren behaketa da.

Informazioa, prezioen mekanismoa eta organizazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Informazioaren ekonomiaren literaturaren zati handi bat Friedrich Hayeken “El Uso del Conocimiento en la Sociedad” artikuluan inspiratu zen.  Prezioen mekanismoen erabileraz baliatu ziren, informazioaren deszentralizazioa ahalbidetzeko eta baliabideen erabilera [10]eraginkorra izateko. Nahiz eta Hayeken lanak merkatu- ekonomiaren planifikazio zentralaren ospea kentzea zuen helburu, informazioa ematen duten prezioen mekanismoen urritasunak  Abba Lerner, Tjalling Koopmans, Leonid Hurwicz, George Stigler eta beste batzuk inspiratu zituen informazioaren ekonomiaren arlotik kanpora garatzeko. Merkatuen koordinazioa prezioen mekanismoen bidez egiten den bezala, transakzioak organizazioen barruan exekuta daitezke. Azken hauen betebeharrak  garrantzitsuak dira koordinazioaren mekanismoen [11]nahasketetarako.



Informazioaren asimetria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Informazioaren asimetriak esan nahi duena hau da: parte hartzen duten agenteak (adibidez, saltzaileak kontsumitzaileekin), transakzioaren informazio desberdina dutela. Jarreran aldaketak eman daitezke, jakinez gero beste agenteak informazio hobea eduki dezakeela. Gutxien informaturik dagoen agenteak besteak asimetrian abantaila ez lortzeko ahaleginak egingo ditu. Hala ere, jarrera aldaketak eraginkortasun eza ekar dezake. Arazo honen adibideak kontrako aukera eta arrisku morala dira.

Kontrako aukeren lan klasikoa George Akerlofen  "The Market for Lemons"[12] izan daiteke. Bi konponbide daude arazo honentzako: seinalestapena eta monitorizazioa.

Arrisku moralarentzat, printzipala eta agente bat kontratatzea izango litzateke bigarren soluziorik onena. Ordainketak informazioaren asimetriarekin[13] bakarrik dira behagarri.

Seinalizazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Seinalizazioaren ideia Michael Spencerena izan zen. Proposatu zuena honakoa izan zen: informazio asimetrikoa dagoen egoera batean, agenteentzat posiblea da beraien mota adieraztea eta beraz, informazioa beste agenteari transferitzen dio eta asimetriaren arazoa konpontzen da.

Ideia hori lana bilatzeko testuinguruan aztertu zen. Enplegatzaile batek ikasteko trebetasuna duen langile berri bat nahi du kontratatu. Jakina, langile posible guztiak esango dute trebeak direla, baina beraiek bakarrik jakingo dute benetan diren ala ez. Hori informazioaren asimetria da.

Spencek zioen unibertsitatera joateak ikasteko gaitasunaren seinale sinesgarri gisa funtziona zezakeela.  Sinetsiz ikasteko gaitasuna [14]dutenek unibertsitatea errazago bukatzen dutela gaitasuna ez dutenak baino.  Hau egia da eskolan ezer ikasi ez bazuten ere.

Monitorizazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joseph E. Stiglitz izan zen monitorizazioaren teoriaren [15]aitzindaria. Modu honetan, desinformatutako zatiak beste alderdia eraman dezake bere informazioa errebelatzeko. Aukera batzuk eman ditzake, beraz beste agentearen erabakiak bere informazio pribatuaren araberakoa izango da. Aukera jakin bat egiteaz gain, beste alderdiek agerian uzten dute aukera hori optimizatzen duen informazioa duela. Adibidez, jolas- parke batek sarrerak garestiago nahi dizkio saldu denbora gehiago eta dirua gutxiago baloratzen duten bezeroei. Bezeroei borondatezko ordainketa eskatuz gero, ez luke funtzionatuko. Guztiek esango lukete ahalmen baxua dutela. Baina, parkeak lehentasunezko sarrerak eskaintzen ditu, non lehentasun horrek ikuskizunetako kolak saihesteko aukera ematen duen. Noski, garestiagoak dira. Honek denbora gehiago baloratzen duten bezeroak hartzen ditu kontuan eta horrela, agerian utziko dute beraien mota.

Informazioaren ondasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da berdina ondasunak eta informazioa erostea, edota saltzea.. Hiru faktore daude informazioaren ekonomia beste ondasun batzuetatik desberdintzen duena:

  1. Informazioa ez da lehiakide bat, eta horrek esan nahi du informazioa kontsumitzeak ez duela inor baztertzen berdina egiteko. Beste ezaugarri bat da informazioa  kontsumitzearen kostu marjinala ia zero dela. Horrek esan nahi du kopiatzeak, errepikatzeak edo erreproduzitzeak ez duela ia ezer kostatzen. Horrek errazago egiten du behin eta berriro saltzea. Prezio klasikoen ezarpena ia ezinezko bihurtzen du.
  2. Bazterketa ez da informazio- ondasunen jabetza naturala, nahiz eta bazterketa artifizialki eraiki daitekeen. Hala ere, informazioaren izaera ezagutzen bada, zaila da beste pertsonei bere erabileratik baztertzea. Informazioa ez denez ez lehiakorra eta ez baztertzailea, onura publiko gisa hartzen da.
  3. Informazioaren merkatuak ez du gardentasun handia erakusten. Hau da, informazioa ebaluatzeko, informazioa ezagutu egin behar da, beraz, ikasten eta ebaluatzen inbertitu egin behar da. Adibidez, software bat ebaluatzeko, hura erabiltzen ikasi behar duzu; film bat ebaluatzeko, ikusi egin behar duzu.

Propietate horien garrantzia De Longek eta Froomkinek  “The Next Economy” -n azaltzen dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Allen, Beth (1990), «Information as an Economic Commodity», The American Economic Review (2): 268–273, http://www.jstor.org/stable/2006582. Noiz kontsultatua: 2018-04-16 .
  2.   «Information economics», ipfs.io, https://ipfs.io/ipfs/QmXoypizjW3WknFiJnKLwHCnL72vedxjQkDDP1mXWo6uco/wiki/Information_economics.html. Noiz kontsultatua: 2018-04-16 .
  3. (Ingelesez)  «Joseph E Stiglitz 1998 The Private Uses of Public Interests Incentives and», www.coursehero.com, https://www.coursehero.com/file/p27bqk0/Joseph-E-Stiglitz-1998-The-Private-Uses-of-Public-Interests-Incentives-and/. Noiz kontsultatua: 2018-04-16 .
  4.   Wolff, Jonathan (2018-04-16), The New Palgrave Dictionary of Economics, 2nd Edition / List of articles Contributor, https://www.researchgate.net/publication/237674245_The_New_Palgrave_Dictionary_of_Economics_2nd_Edition_List_of_articles_Contributor. Noiz kontsultatua: 2018-04-16 .
  5. (Ingelesez)  «Chapter 3 Games with perfect information», Handbook of Game Theory with Economic Applications (1): 41–70, 1992-01-01, doi:10.1016/S1574-0005(05)80006-2, ISSN 1574-0005, https://www.sciencedirect.com/science/article/pii/S1574000505800062. Noiz kontsultatua: 2018-04-16 .
  6. (Ingelesez)  Brandenburger, Adam (2008), «Epistemic Game Theory: Complete Information», The New Palgrave Dictionary of Economics (Palgrave Macmillan, London): 1–13, doi:10.1057/978-1-349-95121-5_2642-1, https://link.springer.com/referenceworkentry/10.1057/978-1-349-95121-5_2642-1. Noiz kontsultatua: 2018-04-16 .
  7. (Ingelesez)  The New Palgrave Dictionary of Economics | SpringerLink, doi:10.1057/978-1-349-95121-5, https://link.springer.com/referencework/10.1057/978-1-349-95121-5?id=pde2008_G000191&q=information&topicid=&result_number=6. Noiz kontsultatua: 2018-04-16 .
  8.   Searle, Robert (2013-01-08), «The Economic Realms: Information Economics», The Economic Realms, http://theeconomicrealms.blogspot.com.es/2013/01/information-economics.html. Noiz kontsultatua: 2018-04-16 .
  9. (Turkieraz)  «WikiZero - Information economics», www.wikizero.com, https://www.wikizero.com/en/Information_economics. Noiz kontsultatua: 2018-04-16 .
  10.   , http://www.kysq.org/docs/Hayek_45.pdf .
  11.   «Pearson - Economic Approaches to Organisations, 5/E - Sytse Douma & Hein Schreuder», catalogue.pearsoned.co.uk, http://catalogue.pearsoned.co.uk/educator/product/Economic-Approaches-to-Organisations/9780273735298.page. Noiz kontsultatua: 2018-04-16 .
  12.   , http://163.117.2.172/microii-phd/G%20Akerlof.pdf .
  13.   , http://www.econ.yale.edu/~dirkb/teach/pdf/holmstrom/1979%20moral%20hazard.pdf .
  14.   «Information economics», ipfs.io, https://ipfs.io/ipfs/QmXoypizjW3WknFiJnKLwHCnL72vedxjQkDDP1mXWo6uco/wiki/Information_economics.html. Noiz kontsultatua: 2018-04-16 .
  15.   Stiglitz, Joseph E. (1975), «The Theory of "Screening," Education, and the Distribution of Income», The American Economic Review (3): 283–300, http://www.jstor.org/stable/1804834. Noiz kontsultatua: 2018-04-16 .