George Stigler
George Joseph Stigler (Seattle, Washington, 1911ko urtarrilaren 17a – Chicago, Illinois, 1991ko abenduaren 1a) estatubatuar ekonomialaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Chicagoko Unibertsitateko irakasle zela, ekonomia politikoko egunkaria zuzendu zuen 1973. urteaz geroztik. Merkatu ekonomiaren aldeko eta estatuaren parte hartzearen kontrakoa zen Stigler. Mikroekonomian baztertu egiten zuen kontsumitzailea era arrazional eta independentean bere lehentasunak sailkatzeko gauza dela onartzen duen hipotesia. Lehentasunen osaerari buruzko bere teoriak onartzen du jokabide aldaketek lotura dutela salneurri erlatiboekin eta aukerazko kostuekin. Makroekonomian, berriz, industria egiturei, merkatuen funtzionamenduari eta estatuaren parte hartzeari buruzko ikerketak egin zituen. Informazioak merkatuaren eta prezioen bilakaeran duen garrantzia azpimarratu zuen. Ekonomiako Nobel saria eman zioten 1982an.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ([1941] 1994). Production and Distribution Theories: The Formative Period. New York: Macmillan
- (1961). “The Economics of Information,” Journal of Political Economy, 69(3), 213–225. orr..
- (1962a). "Information in the Labor Market." Journal of Political Economy, 70(5), Part 2, 94–105 orr.
- (1962b). The Intellectual and the Marketplace. Selected Papers, no. 3. Chicago: University of Chicago Graduate School of Business. Reprinted in Sigler (1986), 79–88. orr.
- (1963). (Paul Samuelsonekin batera) "A Dialogue on the Proper Economic Role of the State." Selected Papers, no.7., 3–20. orr. Chicago: University of Chicago Graduate School of Business.
- (1963). Capital and Rates of Return in Manufacturing Industries. National Bureau of Economic Research, Princeton, N.J.: Princeton University Press.
- (1965). Essays in the History of Economics. Chicago: University of Chicago Press.
- (1968). The Organization of Industry. Homewood, IL: Richard D. Irwin
- (1970). (J.K. Kindahlekin batera) The Behavior of Industrial Prices. National Bureau of Economic Research, New York: Columbia University Press.
- (1971). "The Theory of Economic Regulation." Bell Journal of Economics and Management Science, no. 3, 3–18. orr.
- (1975). Citizen and the State: Essays on Regulation.
- (1982). "The Process and Progress of Economics," Nobel Sarirako.
- (1982). The Economist as Preacher, and Other Essays. Chicago: University of Chicago Press.
- (1983). The Organization of Industry.
- (1985). Memoirs of an Unregulated Economist, autobiography.
- (1986). The Essence of Stigler, K.R. Leube and T.G. Moore, ed. Scroll or page-arrow to respective online ISBN 0-8179-8462-3
- (1987). The Theory of Price, New York: Macmillan.
- (1988), ed. Chicago Studies in Political Economy.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/11/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]