Inhibizio latente

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zentzumenengatik datu kopuru ikaragarriak iristen zaizkigu, baina guztiei ezin diogu arreta jarri, adibidez, modu errepikatuan edo inongo ondoriorik gabe aurkezten direlako, garrantzirik gabeko informaziotzat jotzen dugu, hor dagoelako besterik gabe. Estimulu bat behin eta berriz ondoriorik gabe agertu ostean, bere ondorioei buruzko ikaskuntzaren adierazpenean atzerapena ematen denean gertatzen den fenomeno hau Inhibizio Latentea (IL) da. 1959an Lubow eta Moorek[1] lehen aldiz deskribatu zuten eta baldintzapen klasikoko edo Pavlovianoko esparruan aurkitu eta ikasi izan den fenomenoa da[2].  

Baldintzapen klasikoaren eredua jarraituz ILa honetan datza: estimulu baldintzatua (SB) eta estimulu baldintzatugabea (SBg) parekatzeak gertatu aurretik SBk bakarrik behin eta berriz aurkezteak erantzun baldintzatuaren agerpena atzeratzen duela ikustean (Lubow eta Moore, 1959). Hau dela eta, ikusi daiteke ondoriorik gabe modu errepikatuan aurkeztu den estimulu horrek beste estimulu batekin elkartzeko gaitasuna ahuldua gertatzen dela eta honek erantzun baldintzatu bat sorrarazteko gaitasuna atzeratzen duela. Hau da, nire lantokian egunero sistematikoki errore baten ondorioz sirena bat pizten bada, honek ezer ez duela adierazten ikasten dut, egun batean sirena horrek benetan arriskua dagoela adieraztea asko kostatuko zaio. Gertaera hau inhibizio latenteak azal dezake, behin eta berriz ondoriorik gabe aurkeztu den estimulua (aurreko adibidean sirena) pertzepzio-sistemak eskematik iragaziko du eta elkartzea edo asoziatzea (aurreko adibidean adibidez suarekin) kostatuko zaio, honek baldintzapena atzeratuz (arriskuan gaudela adierazten duen sirena bat entzutean, beldurraren ondorioz, ihes egiteko jokabidea ).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Lubow, R. E.; Moore, A. U.. (1959-08). «Latent inhibition: The effect of nonreinforced pre-exposure to the conditional stimulus.» Journal of Comparative and Physiological Psychology 52 (4): 415–419.  doi:10.1037/h0046700. ISSN 0021-9940. (Noiz kontsultatua: 2022-11-25).
  2. Pavlov, I.P.. (1927). «Conditioned Reflexes An Investigation of the Physiological Activity of the Cerebral Cortex. Translated and Edited by G. V. Anrep.» www.scirp.org (Oxford University Press, London, 142. - References - Scientific Research Publishing) (Noiz kontsultatua: 2022-11-25).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]