Inkisizioaren fede autoa (Goya)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Inkisizioaren fede autoa
Auto de fe de la Inquisición'
Francisco de Goya - Escena de Inquisición - Google Art Project.jpg
Jatorria
Sortzailea Francisco Goya
Sorrera-urtea 1812
Jatorrizko izenburua Tribunal der Inquisition
Ezaugarriak
Materiala(k) olio-pintura eta zura
Zabalera 73 zentimetro
Altuera 46 zentimetro
Genero artistikoa margolaritza historikoa
Deskribapena
Kokapena
Lekua San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Bilduma San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia

Inkisizioaren fede autoa (baita ere Inkisizioaren Auzitegia), (gaztelaniaz Auto de fe de la Inquisición) Francisco de Goya margolari espainiarrak 1812 eta 1819 artean egin zuen margolan ospetsua da. Lana tamainu txikikoa da eta bertan eliz baten barruan egin zen fede autoa erakusten da. Obra Manuel García de la Pradarena izan zen eta egun Madrilgo San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademian erakusten da.

Gaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inkisizioa, Inkisizioaren Ofizio Santuaren Auzitegia Espainian (Tribunal del Santo Oficio de la Inquisición), errege-erregina katolikoek 1478an sortu zuten instituzio bat zen, haien erresumetan ortodoxia katolikoa mantentzeko. Margolan honetan fede auto bat ikus daiteke, hau da, preso batzuei egin zitzaien prozesu publikoa. Akuasatuak txano puntadunak daramate eta fraile eta apaizez inguratuak daude. Preso bat estrado gainean dago, une horretan haren prozesua jarraituz. Besteak, hiru gehiago, behan daude haien txanda itxaroten. Margolanaren erdian idazkari bat ikus daiteke, gertatzen ari den guztia idazten ari dena.

Margolanaren azterketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolan hau garaiko Espainiaren ohitura basatiak biltzen dituen multzo batekoa da. Multzo horretan kokatzen diren beste margolanak hauek dira: Zezenketa, Eroetxea, Diziplinanteen prozesioa. Bilduman asmo kritiko nabaria da. Goyak Ilustrazioak kritikatzen zituen ohiturak azaltzen ditu nahiz eta garaiak oso onak ez izan zeren eta Fernando VII.a Borboikoak, errege absolutista berriro ere inposatu nahi baitzituen.

Margolanaren ezaugarriak krudeltasuna eta iluntasuna dira. Agertzen diren akusatuak sutean hiltzera kondenatuak izan daitezke; horregatik jantzita daramaten arropetan sugar sinbolikoak ikusten dira. Akusatuen aurpegiek sufrimendu hori adierazten dute.

Goyak lanean bi zonalde bereizi egin ditu. Lehen planoan ikusten diren pertsonaiak nahiko definituak agertzen dira, haien ezaugarriak zehaztasunez adieraziak. Atzean daudenak, aldiz, multzo anonimoa da eta horrek ikusten dugun errepresentazioa klaustrofobikoa bihurtzen du.

Argia goitik dator, beirategi batetik, margolanaren erdian, eta akusatuak eta idazkaria argitzen ditu batez ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]