Intel 8051

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
KL Intel P8051.jpg
SAB-C515-LN.jpg
Diag bloques 8051.JPG

Intel 8051 mikrokontrolagailua, 1980. urtean sortu zuen Intel etxeak sistema txertatuetan erabiltzeko. Oso ezaguna da.

8051 nukleoak hainbat fabrikatzaileren 100 mikrokontrolagailu baino gehiagotan erabiltzen dira. Adibidez: Atmel, Dallas Semiconductor, Philips, Winbond

Intel etxearen esanetan, 8051 µC-ren laburdura, MCS 51 da. 8051 µC eta MCS 51-ak familia bat osatzen dute.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hardwarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arquitecture Harvard-ean oinarrituta dago. Nahiz eta berez aplikazio sinpleetarako diseinatua izan zen, hemen 64 KB kanpo ROM eta 64 KB RAM helbideratu daitezke lerro bananduen select programa eta txip datuen bidez.

Mikrokontrolagailu honek barne-memoria bat du eta bi zatitan banatuta dago: SFR eta memoria unibertsala. SFRak (Special Function Registers), mikrokontrolagailuak emandako erregistroak dira eta helbideak esleituta dituzte barne-memoria honetan. Barne-memoria honetarako sarbidea, kanpo-memoriarako sarbidea baino azkarragoa da, baina tamaina mugatua da. Gainera, barne-memoria honetako zati bat, funtzio-deietan eta eten-prozesuetan zeharreko pila bezala erabiltzen da.

8051ren ezaugarri partikular bat prozesu boolearreko unitate bat sartzea da. Prozesu honek aukera ematen du logika boolearreko bit-eragiketak zuzenean barne-erregistroetan exekutatzea. Honengatik, kontrol industrialeko aplikazioetan oso ezaguna bihurtu da 8051.

Baloratutako beste ezaugarri bat da erregistroetan banatutako lau multzo dituela. Ezaugarri hau sarritan erabiltzen da etenaren itxarote-denbora murrizteko. (Etendura-kudeatzailearen errutinak beste erregistro-multzo bat darabilela adierazten du, honela, pilan dauden jatorrizko erregistroak salbatuz).

8051 gehienek barnean dituzte: bat edo bi UART, bi edo hiru tenporizadore, 128 edo 256 byte barne-RAM (16 byte horiek helbideragarriak dira bit mailan), lau edo bost sarrera-irteera erregistro eta 0 K – 54 K barne-programaren memoria (ROM). 8051 jatorrizko nukleoak 12 erloju-zikloko makina-ziklo bat exekutatzen du, agindu gehienak bat edo bi makina-ziklo eskatuz. Baina gaur egun, fabrikatzaile gehienek bertsio hobetuak eskaintzen dituzte, eta hauek makina-agindu bakoitzeko 2 edo 4 erloju-ziklo behar dituzte.

8051 mikrokontrolagailu modernoek, jatorriarekiko hobekuntza asko eskaintzen dituzte. Hobekuntza arruntenak: mikrokontrolagailua berrasieratzeko tenporizadore programagarria (watchdog timers), barne-oszilatzaileak, barne-programaren memoria (Flash ROM), ROMen hasieratze-kodea, barne-biltegiratzea (EEPROM), I2C, SPI, USB, PWM sorgailuak, A/D eta D/A bihurgailuak, denbora errealeko erlojua (RTC), tenporizadore eta kontagailu gehigarriak, barne-arazketak egiteko erraztasunak, eten-iturri gehiago, kontsumo baxuko moduak, CAN interfazea…

Softwarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

8051 mikrokontrolagailuarentzat, hainbat C lengoaia konpilatzaile daude, esate baterako, mihiztadura-lengoaia. Gehienek luzapenak gehitzen dizkiote lengoaiari, horrela, programatzaileari zehazten dio aldagaia zein memoria motatan dagoen gordeta, etendura-kudeatzaileak zeintzuk diren, erregistro-bankuak zeintzuk diren, agindu berezietara sartzeko bit-ak aldatzea…

8051ren aurrekoa, 8048a izan zen. Hau lehen IBM PC teklatuan erabili zen. Honek tekla-sakatzeak stream serie bihurtzen zituen, ordenagailuaren unitate zentralera bidaltzeko. 8048a eta bere deribatuak, oinarrizko teklatuetan erabiltzen dira gaur egun.

Bertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

8031 mikrokontrolagailua jatorrizko Intel 8051ren bertsio laburtua izan zen, eta gainera, ez du barne-memoriarik.

8052a jatorrizko Intel 8051ren bertsio hobetua izan zen honako ezaugarriekin:

  • 128 byteko barne-RAM izan beharrean, 256 byte izatea
  • 4 KB barne-ROM izan beharrean, 8 KB izatea
  • 16 biteko hirugarren tenporizadorea edukitzea
  • Bigarren serieko ataka edukitzea

Kontrolatzaile hauek dituzten Timer-ek, seriean zein paraleloan dabiltzan komunikazio-sistemak dituzte.

Oharra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztelaniazko "Intel 8051" testuaren itzulpena da.