Intimitaterako eskubide

Wikipedia, Entziklopedia askea
Intimitate-eskubide» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search

Intimitaterako eskubidea[1], pertsona batek ezkutuan edo gainerako gizakiengandik gordeta geratzen den eremua atxikitzeko duen eskubidea da, gizartean duintasunez eta bizitza kalitate gutxiengo batez bizitzeko beharrezkoa dena. Horrela definitzen du intimitatea Espainiako Konstituzio Auzitegiak hainbat epaitan (AKEE 197/1991, 20/1992, 219/1992, 142/1993, 117/1994, 143/1994, 186/2000).

Eskubide honen izaera dela eta, pertsona fisikoek bakarrik dute pribatutasunerako eskubide hori. Pertsona juridikoaren barneko informazioa sekretu profesionalak eta bestelako arauek gordetzen dute, ez ordea intimitateak. Bestalde, intimitatearen kontzeptuaren osagai da gorputz-intimitatea. Horren barruan sartzen dira, esate baterako, pertsonaren gorputzaren gainean egiten diren miaketak.

Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

«

12. atala

Ez dago arrazoirik gabe beste inoren bizitza pribatuan, familian, etxean edo postan eskusartzerik, ezta inoren ohore edo izen onari eraso egiterik ere. Nornahik du eskusartze edo eraso horien aurka legezko babesa izateko eskubidea.

»

[2]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Datu-babesaren Hiztegia] [2009]
  2. «Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala - Wikiteka» eu.wikisource.org . Noiz kontsultatua: 2019-12-10.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zuzenbidea Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.