Edukira joan

Intzakardi kalea (Doneztebe)

Koordenatuak: 43°08′N 1°40′W / 43.13°N 1.67°W / 43.13; -1.67
Wikipedia, Entziklopedia askea
Intzakardi kalea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaDoneztebe
Koordenatuak43°08′N 1°40′W / 43.13°N 1.67°W / 43.13; -1.67
Map
Arkitektura

Intzakardi kalea edo Intzakardi karrika Nafarroako Doneztebe udalerriko Alde Zaharrean dagoen kale bat da.

Kale honetan hainbat etxe mota ikus ditzakegu.

Kale Nagusiarekin duen bidegurutzean XVIII. mendeko Jauregi etxea dugu, Bertiz eta Ezpeleta abizenen armarriak agertzen dituena. Bere paretan hemendik hainbat hiritara dagoen distantzia ikus dezakegu, baita itsasoaren gaineko altuera ere.

Kalean aurrera eginez etxeen arteko artekak ikus ditzakegu. Hara joaten zen erabilitako ur zikina. Zurrutarri izenekoak harrikoa egiteko erabiltzen ziren.

6. zenbakian etxe txiki bat dago, atean arku handia duena. Elkarren ondoan dauden leihoak ditu bigarren solairuan eta txiki bat azkenekoan. Baserrien banaketa aurkezteko balio digu horrek.

Ondare nabarmena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]