Inurri errota
Inurri errota inurri legionari (marabunta) talde bat jirabiraka hasten denean ematen den fenomenoa da. Inurri multzo batek espedizioko talde nagusiaren feromona lorratza galtzen duenean, bata bestearen atzetik etengabe biraka hasten dira. Zikloa hausten ez bada akituta hiltzen dira. Fenomeno hau inurri kolonien auto-antolakuntza ereduaren ondorioa da. Inurri bakoitzak bere aurretik doanari jarraitzen dio. Portaera honek kasu gehienetan ondo funtzionatzen du baina bukle amaiezinetan erortzeko arriskua dauka.
William Beebek deskribatu zuen lehen aldiz fenomeno hau 1921ean, 365 metroko zirkunferentzia zuen inurri errota bat ikusi ondoren. Inurri bakoitzak bi ordu eta erdi behar zituen bira bat emateko.
ntzeko fenomenoak ematen dira pinu beldar (prozesionaria) eta arrainetan.