Iparraldeko Gales

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iparraldeko Galesko kokapen mapa (gorriz).

Iparraldeko Gales (galeseraz Gogledd Cymru eta ingelesez North Wales) Galesko eskualde iparraldekoena da. Ipar eta mendebaldetik Irlandako itsasoarekin mugatzen du, ekialdetik Ingalaterrako Shropshire, Mendebaldeko Midlands eta Cheshire konderriekin, eta hegoaldetik Erdialdeko Galesko Ceredigion eta Powys lurraldeekin. Eskualde honetako garraio eta hezkuntza gune nagusiak Wrexham, Rhyl, Colwyn Bay, Llandudno eta Bangor hirietan daude.

Usadioz, Iparraldeko Gales hiru azpieskualdetan banatua dago: Gwynedd Garaia (Dyfi ibaiaren iparraldean eta Conwy ibaiaren mendebaldea), Gwynedd Beherea (Conwy ibaiaren ekialdean eta Dee ibaiaren mendebaldean), eta Ynys Môn (Anglesey uhartea).


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koordenatuak: 52° 56′ 13″ N, 3° 39′ 32″ W / 52.937°N,3.659°W / 52.937; -3.659