Irabazi gordin
Itxura
Kontabilitatean, irabazi gordina, marjina gordina, salmenta-irabazia edo kreditu-salmentak, produktu bat egitearen edota zerbitzu bat ematean sortzen diren sarreren eta kostuen arteko aldea da, gastu orokorrak, soldata, zergak eta interes ordainketak kendu baino lehen. Hau irabazi operatiboaren desberdina da. Marjina gordina, gehienbat Estatu Batuetan erabilitako terminologia bat da, mozkin gordina terminologia aldiz, Erresuma Batuan eta Australian ohikoagoa da.
Salmenta garbietatik sarrera garbietara eramaten dituzten dedukzio desberdinak ( eta bere metrika egokiak) hurrengoak dira:
- Salmenta garbiak = salmenta gordinak – ( Bezero deskontuak + itzulerak + hobariak)
- Erabilgarritasun gordinaren portzentaia = ( Salmenta garbiak – saldutako ondasunen kostua/ salmenta garbiak) x % 100
- Irabazi operatiboa = irabazi gordina – gastu operatibo totalak.
- Sarrera garbiak (edo irabazi garbia) = irabazi operatiboa - zergak – interesak.
Saldutako ondasunen kostua era desberdinean kalkulatzen da merkaturatze-negozioetan eta fabrikatzaileentzat.