Sarrera
Sarrera bat espazio jakin baterako sarbide eraikia da, alboetara eraikin, horma edo hesiak dituena, espazio horren sartu-irteerarako puntua.
Sarrera itxia denean, ateak dituzte, altzari edo egitura ohikoak, alde batean finkatzen direnak ardatz batekin.[1]
Sarrera-mota espezifikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Hiri bateko ate edo sarrera harresitua, portalea.
- Langa edo hesi mugikorra.
- Japoniako torii eta mon direlakoak, funtzio erlijiosoa dutenak. Eta horiek bezalatsu, Indiako torana ateak eta gopuram dorreak, Indonesiako paduraksak, Txinako paifangak eta Koreako hongsalmun direlakoak.
- Atari arkitektoniko edo portale apaindua.
- Atrioa, sarreraren jarraipena eraikin baten barruan.
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Nafarroako Museoko sarrera Iruñean, Pizkundeko atari arkitektoniko bikain bat.)
Ishtarren atea, Babilonia zaharrekoa, antzinako portale bat.
Columbiako Unibertsitateko sarrera, burdin-hesi batek itxia.
Finlayson-en fabrikako sarrera Tamperen (Finlandia)
Paifang txinatarra Foshanen, Txina.
Torii multzoa Inarin, Japonia.
Chidambaram tenpluko gopurama, Indian.
Etxalde baterako sarrera Namibian (2017)
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «GATE | meaning in the Cambridge English Dictionary» dictionary.cambridge.org.