Iratzargailu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iratzargailu analogikoa.
Iratzargailu digitala.

Iratzargailua ordu jakin batean musika edo hots baten bidez iratzartzeko erabiltzen den erlojua da.

Soinua geldiarazteko, botoi bat sakatu behar da. Batzuk automatikoki gelditzen dira minutu batzuen ondoren eta beste batzuk botoia sakatu arte ez dira gelditzen.

Iratzar eta gailu hitzez osatutako hitz elkartua da. Esanahia beraz, esnatzeko tresna.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehendabiziko iratzargailua antzinako Grezian asmatua izan zen, K.a. 250. urte inguruan. Itsasgoran zegoenean, txori mekaniko bat soinuak egiten hasten zen. Hala ere, gaur egungo iratzargailua Levi Hutchins (New Hampshire, AEB) erlojugileak asmatu zuen 1787an. Hutchinsek palanka bat jarri zion erloju bati ordu zehatz batean kanpaia jotzen has zedin.

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, iratzargailu mota asko daude merkatuan. Digitalak edo analogikoak izan daitezke eta pilaz edo bateria batekin funtzionatzen dute.

Aukera horien barruan hauek dira ohikoenak:

  • Estandarrak: soinu bidez funtzionatzen dute eta irratia edo hotsak jartzeko funtzioa izaten dituzte.
  • Argi-iratzargailuak: iratzargailu hauek denbora batez egunsentia simulatzen dute eta pixkanaka argiztatzen joaten da..
  • Bibrazio-iratzargailuak: izenak berak adierazten duen bezala, hauek dardara eginez funtzionatzen dute eta, orokorrean, entzumen arazoak dituzten pertsonek erabiltzen dituzte.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hainbat alarma mota izaten dituzte (hainbat soinu edo irratiarekin esnatzeko aukera)
  • Bolumena aldatzeko aukera izaten dute.
  • Alarmaren bolumena gutxinaka igotzen joaten da.
  • Alarma minutu batzuk errepikatzeko aukera izatea.
  • Asteko egunaren arabera programatzeko aukera.
  • Gauean ikusi ahal izateko argia izatea.
  • Ordua automatikoki doitzea.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Askotan gertatzen da iratzargailuak jo aurretik esnatzea. Erloju biologikoaren ondorioz gertatzen da hori. Honen eraginkortasuna errutinarekin areagotu egiten da. Horregatik, ordu jakin batera oheratzen bagara eta iratzargailua beti ordu berean jotzeko programatuta badago, gorputza portaera horietaz jabetzen da eta organismoaren prozesu biologikoen beste zati bat bezala hartzen ditu.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]