Edukira joan

Irish Heartbeat

Wikipedia, Entziklopedia askea
Irish Heartbeat
Van Morrisonen eta The Chieftainsen albuma
Egilea(k)Van Morrison eta The Chieftains
Argitaratze-data1988
IzenburuaIrish Heartbeat
Banatze bideabinilizko disko
Ezaugarriak
Genero artistikoamusika zelta eta folk rock
Hizkuntzaingelesa
  1. She Moved Through the Fair
DiskoetxeaMercury Records (mul) Itzuli
Deskribapena
Honen parte daVan Morrison's albums in chronological order (en) Itzuli
The Chieftains' albums in chronological order (en) Itzuli

Discogs: 16772 Allmusic: mw0000196198 Edit the value on Wikidata

Irish Heartbeat (Irlandako Bihotz Taupadak) 1988an Van Morrison abeslariak The Chieftains taldearekin plazaratu zuen musika-albuma da. Mercury Records konpainiak egin zuen eta Dublingo Windmill Lane Studiosetan grabatu zen. Albumaren ekoizleak Morrison eta Paddy Moloney izan ziren.[1] Denborak Irlandako benetako album klasikoa bihurtu du.

Irish Heartbeat 1987ko iraila eta abendua artean eta 1988ko urtarrilean grabatu zen. The Chieftains eta Van Morrison urte batzuk lehenago bildu ziren Edinburgoko rock jaialdian. Morrisonen No Guru, No Method eta No Teacher albumaren promozio-biran, Belfasten elkartu ziren berriro, eta, ondoren, Morrisonek eta Paddy Moloneyk elkarrekin album bat grabatzeari buruz hitz egin zuten. Biek abesti-zerrenda bat adostu zuten, Morrisonek aurretik argitaratutako bi kantukin eta Irlandako musika tradizionaleko zenbait abestikin.

1987ko urrian, The Chieftainsek eta Van Morrisonek Belfasteko Balmoral Studioan jo zuten berriro, 1988ko San Patrizio Egunean zabalduko zen kontzertu batean.[2]

Albumak Irlandako zortzi abesti tradizionalak jaso zituen, bat gaelikoz; beste bi Van Morrisonen abestiak ziren: «Celtic Ray» eta «Irish Heartbeat». Gehienen moldaketak Van Morrisonek eta Paddy Moloneyk egin zituzten.[3]

  • "Star of the County Down 2:41
  • "Irish Heartbeat 3:52
  • "Tá Mo Chleamhnas Déanta" (My Match It Is Made) 3:31
  • "Raglan Road" Patrick Kavanaghen moldaketa, 4:43
  • "She Moved Through the Fair" 4:44
  • "I'll Tell Me Ma" 2:29
  • "Carrickfergus" 4:23
  • "Celtic Ray" 3:47
  • "My Lagan Love" 5:19
  • "Marie's Wedding" 3:17
  • Heylin, Clinton (2003). Can You Feel the Silence? Van Morrison: A New Biography. Chicago Review Press. ISBN 1-55652-542-7.
  • Hinton, Brian (1997). Celtic Crossroads: The Art of Van Morrison. Sanctuary. ISBN 1-86074-169-X.
  • Rogan, Johnny (2006). Van Morrison: No Surrender. Vintage Books. ISBN 978-0-09-943183-1.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]