Kontrabaxu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kontrabaxua.

Kontrabaxua biolinen familiako musika tresnetan, handiena eta soinu apalenekoa den hari instrumentua da. Lurrean finkatu eta zutik jotzen da. Kontrabaxuak lau hari ditu eta kuartetan doitzen da (mi, la, re, sol) eta batzuetan hari apalago bat eransten zaio (do). Kontrabaxuaren zeregin nagusia orkestraren baxuak indartzea da eta oso gutxitan erabiltzen da musika tresna bakarlari gisa.

Beethovenek, hala ere, zeregin garrantzitsua eman zion Bosgarren sinfoniako scherzo-an. Lehenengo kontrabaxistarik garrantzitsuena Domenico Dragonetti izan zen, eta bigarrena Giovanni Bottesini.

Musika klasikoaz gain folk, jazz edo tangoan erabiltzen da. Rock klasikoan ere oso hedatuta zegoen, urteekin baxuak ordezkatu badu ere.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]