Irlandar setter

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Irlandar setterra
Txakur arraza
Can Setter dog GFDL.jpg
Espeziea Canis lupus familiaris
Jatorria  Irlanda

Irlandar setterra (ingelesez Irish Setter eta irlanderaz Sotar Rua, literalki "Setter gorri") setter arrazako ehiza txakur bat da.

Jatorria XVIII. mendearen hasieran Irlandan du, garai honetan txakur arraza hau eskopeta ehizan harrapakina atzemateko hezitua izan zelarik. Antzina bi setter mota zeuden: zuria eta gorria, baina hainbat nahasketen ondorioz irlandar setterra sortu zuten. XIX. mendean zehar txakur arraza honek ospe handia bereganatu zuen, 1882an Dublin hirian Irlandar Setter Gorrixkaren Elkartea sortu zelarik. Bestalde, XIX. mendearen hasieran EEBBra ailegatu eta han ere ospetsu bilakatu zen, handik aurrera mundu osoan ehiza txakur arraza ezaguna bihurtu zelarik.

Bitxikeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irlandako Errepublikako Bus Éireann autobus konpainiak irlandar setter gorrixka ikurtzat du.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Irlandar setter Aldatu lotura Wikidatan