Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola
Itxura
Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | Escuela de Arte y Superior de Diseño de Pamplona eta Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola |
Mota | arte eskola |
Herrialdea | Espainia |
Historia | |
Sorrera | 1873ko urtarrilaren 20a |
webgune ofiziala |
Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola nafar arte eskola da. Irakaskuntza publikoa da eta askotariko ikasketa artistikoak eskaintzen ditu: Lanbide Heziketa Berezia, Erdi eta Goi Mailako Gradu Zikloak, Arte Ederretako eta Diseinuko Lizentziatua eta Barne Diseinuko Goi Mailako Ikasketak.[1]
1873ko urtarrilaren 20an sortu zuten Nafarroako Foru Aldundiaren eta Iruñeko Udalaren erabakiz. Urte hauetan guztietan hainbat egoitza izan ditu: "San Frantziskoko Udal Eskolak" deitutakoetatik, Alde Zaharrean dagoen izen bereko plazan, Vinculo eraikinaren ondoan (gaur egungo Alondegi kalean eta Vinculo plazan), Bigarren Zabalguneko Amaia kaleko 27. zenbakiko egungo egoitzara iritsiz.
Nafarroako eremuan ere antzeko eskola bat dago Corellan.