Nafarroako Foru Aldundia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Escudo de Navarra (oficial).svg
Nafarroako Foru Aldundia
Cuerpo central de la fachada principal del Palacio de Navarra.JPG
Nafarroako jauregia, Nafarroako Foru Aldundiaren egoitza 1984an Nafarroako Gobernu bihurtu arte.
Informazioa
Sorrera 1839
Amaiera 1984
Eskumena  Nafarroa
Egoitza Nafarroako jauregia
Sarasate pasealekua, Iruñea

Nafarroako Foru Aldundia 1839an Nafarroa Garaia gobernatzeko sortutako erakundea izan zen[1]. Egoitza Sarasate pasealekuko Nafarroako jauregian du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako Aldundia izena bazuen ere, 1867 eta gero Foru "abizena" hartu zuen[2]. Aurrekaria Nafarroako Erresumako Aldundia izan zuen. Honek XV. mendetik 1501era sei ahaldun izan zituen, bina Nafarroako Gorteetako estatu bakoitzak eta 1678tik 1839ra zazpi: eklesiastikoa bat, bi militarra eta lau hiriek. Helburua zergak kudeatzea eta foruak defenditzea zituen. Hala ere, gertuko Aragoiko Erresumaren Aldundi Orokorrak baino diru eta botere gutxiago izan zituen[Noiz?][1].

1836an sortu zen, eta Nafarroako Erresuma de facto indargabetzen zuen. Lehendabiziko aldundiak zazpi ahaldun zituen: merindade bakoitzak bana, Iruñea eta Lizarra izan ezik. Horiek bi zituzten, beren biztanleria eta aberastasunak zirela eta. Erakunde berriak lehen Erresumako Aldundiak eta Nafarroako Batzordeak zituen helburu eta eginbeharrak batu zituen. Horrela 1833an Javier de Burgosen diseinuak agindutako Espainiaren probintzia erregimenarekin bat egin zuen Nafarroak.

1841an, Foruak Eraldatzeko Legea ezarri ondoren, bere antolakuntza laster aldatu zuten:

« Artículo 9º. La elección de Vocales de la Diputación deberá verificarse por las reglas generales, conforme a las leyes vigentes o que se adopten para las demás provincias, sin retribución ni asignación alguna por el ejercicio de sus cargos.

Artículo 10º. La Diputación provincial, en cuanto a al administración de productos de los Propios, rentas, efectos vecinales, arbitrios y propiedades de los pueblos y de la provincia, tendrá las mismas facultades que ejercían el Consejo de Navarra y la Diputación del Reino [...]

»

Gainera 13. artikuluak gobernadore zibil herrialdeko aginpide zibil nagusien bilakatu zuen, Espainiako probintzien moduan[3].

1898an kontsultarako erakundea sortu zuen: Foru Batzordea hain zuzen ere, 1979an Nafarroako Parlamentua ordezkatu zuena.

Nafarroako Foru Aldundiak 1839 eta 1984 artean zirauen, urte hartan Nafarroako Gobernuak ordezkatu zuen. Honek 1982ko Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoak sortutako erakundea da.

Ahaldun nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako Gobernadore Zibil eta Gobernuaren ordezkarien zerrenda»

Foru Aldundiaren presidentea Nafarroako Gobernadore Zibila izan zen. Espainiako Gobernuak aukeratzen zuen eta gutxitan izan zen nafarra[4] 1979ko urtarrila eta gero, kargu biak banatu ziren[5].

Nafarroako Gobernu bilakatu zen.

Ahaldun nagusiordeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kargu nagusia Gobernadore Zibilak zuenez, barneko kargu nagusia ahaldun nagusiordearena izan zen. Hona hemen zerrenda:

Data Izena
1840ko martxoaren 3 Justo Galartza eta Fermín Gamio.
1841eko urtarrila Tiburcio Irigoien.
1843ko urria Domingo Luis Jauregi.
1847ko abuztua Lorenzo Mutilua.
1850eko apirila Javier Loyola.
1852ko apirila Fernando Larrainzar.
1854ko apirila Juan Pedro Agirre.
1854ko abuztua Tiburcio Irigoien.
1858ko uztailaren 18a Bonifacio Garcés de Los Fayos.
1860ko apirila Pablo Matías Elorz.
1862ko apirila José Peralta.
1864ko urtarrila José Peralta.
1866ko urtarrila Nicasio Zabaltza.
1867ko urtarrila Nicasio Zabaltza.
1868ko urriaren 5 Tomás Azkarate.
1871ko otsaila-martxoa San Vicente Ferrerreko baroia.
1872ko azaroa Esteban Camón.
1874ko urtarrila Luis Iñarra.
1875eko martxoa Luis Iñarra.
1877ko martxoa Luis Iñarra.
1878ko azaroa Luis Iñarra.
1880ko azaroa Raimundo Díaz Medrano.
1883ko urtarrila Raimundo Díaz Medrano.
1884ko azaroa Domingo de Alsua Iñarra.
1886ko azaroa Silvestre Goikoetxea Ataun.
1888ko azaroa Francisco Beruete Ostiz.
1891ko urtarrila Manuel Jadraque Olaso.
1892ko azaroa Ramón Eseberri Eseberri.
1896ko azaroa Ramón Eseberri Eseberri.
1898ko azaroa Serafín Mata Oneca.
1903ko apirila Ulpiano Errea Lorente.
1905eko apirila Manuel Albistur.
1907ko apirila Manuel Albistur.
1909ko abendua Manuel Larraia.
1911ko maiatza Manuel Larraia.
1913ko maiatza Blas Morte.
1915eko maiatza Blas Morte.
1917ko maiatza Antonio Baztan.
1919ko abuztua Lorenzo Oroz Urriza.
1921eko abuztua Lorenzo Oroz Urriza.
1923ko abuztua Gabriel Erro.
1926ko abuztua Joaquín de Borja.
1928ko maiatza Joaquín de Borja.
1930eko otsaila-martxoa Joaquín María Gaston.
1931ko apirila Constantino Salinas.
1933ko ekaina Constantino Salinas.
1934ko urtarrila Serafín Yanguas.
1935eko otsaila Juan Pedro Arraiza.
1940ko maiatzaren 16a Tomás Domínguez Arévalo
1952ko apirila Miguel Gortari.
1955eko apirila Miguel Gortari.
1958ko apirila Miguel Gortari.
1961eko apirila Miguel Gortari.
1964ko apirila Félix Huarte Goñi.
1967ko apirila Félix Huarte Goñi.
1971ko apirila Amadeo Marco Ilintxeta.
1974ko apirila Amadeo Marco Ilintxeta.

Alfontso XIII.a Espainiakoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako Foru Aldundia 1917-1919
Merindadea Politikaria Ideologia
Iruñea Juan J. Juanmartiñena Karlista integrista
Iruñea Francisco Usechi Fernández Liberal romanoneszalea
Lizarra Antonio Baztan Goñi Liberal romanoneszalea
Lizarra Francisco Martínez Alsua Jaimista
Aoiz (Zangoza) Javier Sanz Sanz Jaimista
Tafalla (Erriberi) José M. Badaran Yanguas Liberal romanoneszalea
Tutera Martín Maria Gelbenzu Martín Liberal romanoneszalea

1930ean sortutako Batzorde kudeatatzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1930eko urtarrilean Dámaso Berenguer, Miguel Primo de Rivera uko egin ondoren Espainiako presidentea, 1923 eta aurreko ahaldunak berreskuratu zituen[6].

Nafarroako Foru Aldundia 1930-1931
Merindadea Politikaria Ideologia
Iruñea Joaquín María Gaston
Iruñea Ignacio Baleztena
Lizarra Manuel de Irujo EAJ
Tafalla (Erriberi) José María Modet
Aoiz (Zangoza) Javier Sanz Sanz
Tafalla (Erriberi) José María Badarán
Tutera Ramón Lasantas

Espainiako Bigarren Errepublika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1931n sortutako Batzorde kudeatatzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errepublikano-socialista blokearen presioa zela eta, Gobernuak Batzorde kudeatatzaile aukeratu zuen apirilaren 25ean. 1933ko ekainean Gobernuak aginduta bete gabeko lau postuak aukeratu zuen 1934ko urtarrilera arte[6].

Nafarroako Foru Aldundia 1931-1933
Merindadea Politikaria Ideologia
Iruñea Constantino Salinas Jaca socialista
Iruñea Rufino García Larratxe Errepublikano
Lizarra Fernández de Piérola Monarkiko
Lizarra Benito Murilla Errepublikano
Aoiz (Zangoza) Amadeo Marco Ilintxeta Jaimista
Tafalla (Erriberi) David Jaime Deán Errepublikano
Tutera Luis Soriano Tapia Errepublikano

1935ean sortutako Batzorde kudeatatzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1934ko Iraultza eta gero, Nafarroako 32 ezkertiar udalak indargabetu zituzten eta kargu berriak aukeratu behar izan zituzten aldundirako[7]:

Nafarroako Foru Aldundia 1935-1940
Merindadea Politikaria Ideologia
Iruñea Juan Pedro Arraiza Baleztena Indepedente
Iruñea Jenaro Larratxe Comunión Tradicionalista
Lizarra Félix Díaz Martínez Comunión Tradicionalista
Lizarra Juan Ochoa Jaén Unión Navarra
Aoiz (Zangoza) José Gómez Itoiz Comunión Tradicionalista
Tafalla (Erriberi) Arturo Monzón Jiménez Unión Navarra
Tutera Cándido Frauka Barrenetxe Partido Republicano Radical

Frankismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako Foru Aldundia 1940-1949
Merindadea Politikaria Ideologia
Iruñea Cesareo Sanz Orrio Karlista
Iruñea Santiago Ferrer Galdeano Independente
Lizarra Javier Martínez Morentin Karlista
Lizarra Julio Pozueta Jaén Falangista
Aoiz (Zangoza) Amadeo Marco Ilintxeta Karlista
Tafalla (Erriberi) Francisco Uranga Galdeano Falangista
Tutera Tomás Domínguez Arévalo Karlista

Juan Karlos I.a Espainiakoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1979ko apirilaren 3an lehendabiziko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen ondorioz, 1979ko urtarrilaren 25an argitaratutako aginduak sortutako Nafarroako Gobernua aukeratu zuten[8].

Orduan Nafarroa Garaia zazpi hauteskunde-barrutitan banatu zuten: merindade bakoitzak bana izanik, Iruñea ez ezik (honek bi zeuzkan). Parlamentarioak era proportzional batean aukeratu zituzten: 10 Lizarran, 9 Erriberin, 18 Iruñeko hirian, 13 Iruñerrian, 9 Zangozan eta 11 Tuteran. Barutietako bost bozkatuenek ahaladun bihurtu eta Nafarroako Gobernu edo Aldundiaren presidente aukeratu zuten. Sistema orduko Ahaladun nagusiordea zen Amadeo Marcok Adolfo Suárez Espainiako presidentearekin eta Rodolfo Martín Villa barne ministroarekin adostu zuen[9]. Hona hemen Jaime Ignacio del Burgok zuzendutako gobernu berria:

Nafarroako Foru Aldundia 1979-1983
Merindadea Politikaria Ideologia
Iruñea (hiria) Jaime Ignacio del Burgo UCD
Iruñea (gainotzekoa) Ángel García de Dios HB
Lizarra Juan Manuel Arza UCD
Aoiz (Zangoza) Jesús Bueno Asín Orhi Mendi
Tafalla (Erriberi) Pedro Sánchez de Muniain UCD
Tutera Ángel Lasunción UCD
Tutera Jesús Malón PSOE

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Enciclopedia Ilustrada Larousse: Diputación. ISBN 84-320-7370-9
  2.   Díaz Acosta, José Manuel (1993) «La Identidad de Navarra» Historia Ilustrada de Navarra Diario de Navarra ISBN 84-604-7413-5 .
  3.   Bixente Serrano Izko (2006) Nafarroa. Historiaren hariak Euskara Kultur Elkargoa ISBN 84-932845-9-9 .
  4.   Paredes Alonso, Javier (1993) «El reinado de Isabel II» Historia Ilustrada de Navarra Iruñea: Diario de Navarra ISBN 84-604-7413-5 .
  5. Real Decreto 121/79, de 26 de enero, sobre elecciones locales y ordenación de las Instituciones Forales de Navarra.
  6. a b   Jimeno Jurío, José María (2007) Navarra en la época moderna y contemporánea Iruñea: Pamiela ISBN 978-84-7681-457-4 .
  7.   Julio Montero Díaz (1993) «El Carlismo: una alternativa global al Liberalismo.» Historia Ilustrada de Navarra Iruñea: Diario de Navarra ISBN 84-604-7413-5 .
  8.   Villanueva, Aurora (1998) El Carlismo Navarro Durante el Primer Franquismo San Sebastián de los Reyes: ACTAS SL ISBN ISBN 84-87863-71-X .
  9. Diario de Noticias: Diputación. El día que se abrió la puerta hacia la democracia (2009-IV-5)


Koordenatuak: 42° 48′ 57″ N, 1° 38′ 34″ W / 42.81583°N,1.64278°W / 42.81583; -1.64278