Isabel de Obaldía

Wikipedia, Entziklopedia askea
Isabel de Obaldía
Bizitza
JaiotzaWashington, 1957 (66/67 urte)
Herrialdea Panama
Hezkuntza
HeziketaArte Ederren Goi Eskola Nazionala
Rhode Island School of Design (en) Itzuli
Pilchuck Glass School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakartista bisuala
isabeldeobaldia.com

Isabel de Obaldía (Washington D.C., 1957) Panamako artista plastikoa da, ama frantsesaren eta aita panamarraren alaba.[1] Marrazkiak eta pintura egiten hasi zen, eta, gero, beirazko eskulturak sortzeari ekin zion. Azken horregatik mundu osoan ospe handia lortu zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artista, intelektual, idazle, poeta, irakasle eta politikarien familia batekoa da. Haren amona, María Olimpia Miranda de Obaldía, oso poeta ezaguna izan zen, eta aitona, José Domingo de Obaldía, Panamako Errepublikako lehendakaria. Washingtonen jaio arren, Panaman hazi egin zen, eta igaro du bere bizitzaren zatirik handiena. 11 urte zituela, bere ama alarguna Guillermo Trujillo artista panamarrarekin ezkondu zen.[2] Ondorioz, Isabel de Obaldía artez inguratuta bizi zen oso gaztetatik, eta Frantziara bidaiatu zuen Louvre Museoa bisitatzeko. Bi faktoreek geroko lanean eragin zuten.

Arte ikasketak Panamako Unibertsitatean hasi zituen, Arkitektura Fakultatean, 1976an. Hurrengo urtean Parisko l´École des Beaux Arts delakoan ikasten jarraitu zuen, eta urtebetez marrazketa-eskolak hartu zituen. Geroago, 1979an, Rhode Island-eko School of Design eskolan ikasi zuen, diseinu eta zinematografiako titulazio bikoitza osatuz.

1980an Horacio Icazarekin ezkondu zen eta lau urte geroago bikiak, Pedro eta Sebastián, erditu zituen.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen etapan, 80ko hamarkadan, pinturan aritzen zen batez ere, eta 90eko hamarkadan eskulturarantz eboluzionatu zuen; bien artean marrazkia zegoen. Bere lanean agertzen den gaietako bat gizakiaren bakardadea da, protesta ere egin du giza eskubideen urraketak aipatuz, 80ko hamarkadan Panaman diktadura militarrean izan ziren gertaerak salatuz, baita genero eta ekologia gaiak ere. 90eko hamarkada [3] Bere lana nazioartean erakutsi da, besteak beste, honako galerietan: Anne Martin's Gallery (New York, Estatu Batuak), Elite Gallery (Miami, Estatu Batuak), Wilfredo Lameko Zentroa (Habana, Kuba), Panamako Arte Garaikidearen Museoa (Miami, Estatu Batuak)

Obaldía 90eko hamarkadatik aurrera hasi zen beirazko eskultore etapa. Haren eskulturak zirriborroekin hasten dira, eta, ondoren, lokatz- edo igeltsu-maketa batean gauzatzen dira. Gero, prototipoa argizariz egiten du, bere lanen gorputza eta zatiak bereizirik eraikiz, askotan animalienak, azkenean armatzeko. Ondoren, beirara pasatzen da. Horretarako, beste molde bat egiten du, eta, neurriaren arabera, labean behar adina denbora sartuko du. Pieza moldetik askatzen denean, garbiketa- eta leunketa-prozesu bat dago.[4]

Bere sorkuntzetan gorputzaren zatien eskulturak agertzen dira, kolonaurreko eta gaur egungo zenbait eskulturatan inspiratuta, adibidez, gizakien, animalien, gerrarien eta abarren bidez.[3]

Eskultura urtu eta zizelkatu aurretik, piezak urtu egiten ditu "pâte de verreren" metodoa erabiliz.[3]

Sariak eta aintzatespenak[1][aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1987: "Pilchuck Glass School Scholarship" beka, Estatu Batuak
  • 1990: Lan Grafikoaren Lehen Saria, Kultura Institutu Nazionala, Panama
  • 1991: Esker ona, Crystalez beiraren nazioarteko IV. Sinposioa, Txekiar Errepublika
  • 1992: Lehen Saria, Arte Piktorikoko Biurteko Saria Panaman
  • 1993: Hungariako Beiraren Nazioarteko III. Sinposioa
  • 1996: Onarpena Beira Tailatuaren I. Sinposioan, Txekiar Errepublika
  • 2006: Creative Glass Center beka, Wheaton Arts, Estatu Batuak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (1997): Arte contemporáneo de Panamá: muestra de artistas panameños de la colección permanente del Museo de Arte Contemporáneo, Embajada de Panamá en Colombia, Colombia
  2. Fundación Guillermo Trujillo. .
  3. a b c (2003): Arte contemporáneo de Panamá: 15 artistas panameños. Galería Arteconsult, Maison de l' Amerique Latine de Monaco
  4. Domínguez, Daniel. (2014ko abenduaren 10a). Isabel de Obaldía: Aventuras escultóricas. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]