Louvre museoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Louvre museoa
Louvre 2007 02 24 c.jpg
Kokapena
Herrialdea  Frantzia
Eskualdea  Île-de-France
Hiria Paris
Municipal arrondissement Parisko 1. barrutia
Ur-masa Sena
Helbidea Rue de Rivoli
Koordenatuak 48° 51′ 40″ N, 2° 20′ 09″ E / 48.861088888889°N,2.33575°E / 48.861088888889; 2.33575Koordenatuak: 48° 51′ 40″ N, 2° 20′ 09″ E / 48.861088888889°N,2.33575°E / 48.861088888889; 2.33575
Historia eta erabilera
Irekiera 1792
KudeatzaileaZuzendaria Jean-Luc MartinezService des Musées de France
Objetu kopurua 460.000 eta 38.000
Bisitariak urtean 7.400.000
Webgune ofiziala

Louvre museoa (frantsesez: Musée du Louvre) munduko museorik garrantzitsu eta zaharrenetakoa da, Parisen, antzinako erregeen Louvre jauregian. Bere bilduma guztiak esfortzu historiko baten emaitza dira: alde batetik, bilduma errealak, eta bestetik, Argien Mendeko kultura gizonen esfortzua. Horrez gain, Frantziako Iraultzak mesede handia egin zion kulturari, desamortizazio-prozesu bat gauzatu baitzen. Louvreko museoaren sorreraren ondorioz, bilduma pribatuetatik bilduma publikoetara pasa zen, eta gizartearentzat izugarrizko aurrerapausua izan zen. Europa eta Ipar Amerikako museoen estreinako adibidea izan zen. 2006an 8,3 bisitari izan zituen eta, hortaz, munduko museorik bisitatuena da.

Museoaren aurrean dagoen Louvreko piramidea ikono bihurtu da dagoeneko.

Eraikinaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikuntza, garaika

Museoaren egoitza den eraikina Louvreko jauregia da. XII. mendeko gotorleku batean eraiki zen. Pizkundean eta geroko garaietan handipenak izan zituen. Eraikin honetan Karlos V.a erregeak bere bilduma artistikoak gorde zituen eta Henrike II.a Frantziakoak berriztapenak egin zituen, arkitektura pizkundetarreko eraikin eredugarria izan arte. Halere, Katalina Medici erreginak egindako lanek eman zioten jauregiari gaurko itxura. XVII. mendetik aurrera, Versaillesko jauregiaren eraikuntzak bigarren tokian utzi zuen Louvrea, erregeren familia beste jauregira joan baitzen.

XVIII. mendean, Frantziako Akademiak okupatu zuen jauregia eta hainbat margolanen erakusketa antolatu ziren bertan. 1793ko azaroaren 8an, Louvreko jauregiaren zati bat zabaldu zen lehenengoz, Frantziako Iraultzan bertan. Urte batzuk geroago galeria nagusia margolan erakusketa moduan erabiltzeko aukera onartu zen.

Tuileries jauregiari lotuta egon zen garai batean, 1870 arte egitura bakarra osatuz. Baina jauregiaren hegal hau Parisko Komunan suntsitua izan zen, bertan zeuden altxor artistikoak ere desagertuz.

Azkeneko berriztapena lurrazpiko antolaketa eta museoaren piramidearena da, 1989an Ieoh Ming Pei arkitektoak burutu eta eraikia. Eraberritze hau François Mitterrand presidentearen administraziopean burutu zen, 1980 eta 1990ko hamarkadaren hasieran, hiriaren hirigintzak eta azpiegiturek berrikuntza handia jaso zuten garaian.

2004ko martxoan, museoaren zabalkuntza berri bat iragarri zen. Islamaren arteari eskainia. 2009. urterako amaitutzat egotea espero da, 50 milioiko inbertsioa eginez.

Louvreko ikuspegi orokorra 1908an

Bildumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nike of Samothrace, Paris16 September 2007 .jpg

Louvreko museoak zibilizazio desberdinetatik jasotako artelanez osatutako bilduma ugari ditu. 300.000 artelan inguru ditu, baina horietatik 35.000 baino ez dira erakusten.

Louvreko bildumak hainbat jatorrikoak dira:

  • Erregeren bilduma.

Louvreko Museoan, Gioconda margolan ospetsua dago erakusgai, Leonardo da Vinci margolari eta eskultore nagusiak margotua. Horrez gain, Miloko Venusa edo Samotraziako garaipena Arte Unibertsaleko eskultura nagusiak ere aurki daitezke.

Era berean, honako egile famatuen artelanak ikus ditzakegu Louvren: Jacques-Louis David, Fragonard, Rembrandt, Rubens, Tiziano, Poussin, Goya edo Zurbarán.

Artelanez gain, Louvrek altzari bilduma garrantzitsu eta zabala du, XVIII. mendeko gauzaki asko, esaterako. Horien artean, Bureau du Roi izeneko altzaria da aipagarriena.

Margolan nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIII-XV. mendeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pizkundea: XVI. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVII. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskultura aipagarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Informazio praktikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Helbidea: Musée du Louvre, 75001
  • Ordutegia:
    • 9:00 - 18:00 astelehen, ostegun, larunbat eta igandetan
    • 9:00 - 21:45 asteazken eta ostiraletan
    • Asteartetan itxita
  • Geltokiak:
    • Metro-M.svgParis m 1 jms.svgParis m 7 jms.svg Palais Royal – Musée du Louvre
    • Metro-M.svgParis m 1 jms.svg Louvre-Rivoli

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Louvre museoa Aldatu lotura Wikidatan