Iskanbila
Iskanbila | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Arrasate (Gipuzkoa) |
Musika mota | Oi! punk rock street |
Urteak | 1990 - 2006 2013 - Gaur arte |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Plastic Disc - beltza Records |
Taldekideak | |
Gotzon Lapo Iban Jonny Jabo | |
Lehengo taldekideak | |
Xabi Txaka Txiri Saul Magu Dura Gangli | |
Informazio gehigarria | |
Iskanbila 1990ean Arrasaten sortu zen oi! taldea da.
Taldekideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gotzon (gitarra eta ahotsa)
- Lapo (bateria eta ahotsak)
- Iban (ahotsa)
- Jonny (gitarra eta ahotsa)
- Jabo (baxua)
Aurreko taldekideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Xabi (baxua)
- Txaka (baxua)
- Dura (baxua)
- Txiri (ahotsa)
- Saul (ahotsa)
- Magu (Ahotsa)
- Gangli (kitarra)
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iskanbila 1990. urtean jaio zen Arrasaten boskote bezala, taldea Txirik, Gotzonek, Txakak, Ibanek eta Lapok osatu zuten. 1992an maketa bat argitaratu zuten, Lorentzo Records estudioan grabatua.
1996ko uztailean diskoa grabatu zuten Shot!! estudioan. Grabaketa baino lehen Ibanek eta Txakak taldea utzi zuten, baxu-jotzaile lanetan Zakarrak taldean ibilitako Xabi sartu zen. Diskoa grabatua zegoen eta diseinu guztiak prest zeuden, baita diskoaren izenburua: Jaio... ta hil. Diskoa argitaratzeko dena prest zegoenean, Txiri errepidean izandako istripu batean hil zen. Gertaera honen ondorioz diskoaren diseinua eta izenburua aldatzekotan egon ziren, baina azkenean dena zegoen bezala utzi zuten. Hau guztiaren ondoren, diskoa 1997an argitaratu zen Plastic Disk argitaletxearekin, eta Saul sartu zen taldeko abeslari lanak egitera.
Geroago Beltza Recordseko Luisek binilozko EP bat argitaratzea eskeini zien. Luisen asmoa Gipuzkoako punk eta Oi! taldeei omenaldia egitea zen, horregatik hainbat bertsio grabatu ziren. Single honek 500 aletara mugatutako argitalpena izan zuen, bilduma pieza izateko xedearekin. Hay que machacar biniloa 1999. urtean agitaratu zen.
Urteetan zehar hainbat kontzertu jo zituzten, asko Oi! talde oso garrantzitsuekin: The Business, The Crack, Oxymoron,... Urtero Txiriren omenaldi kontzertua antolatzen zuten, eta 2006. urtean taldeak azken kontzertua jo zuen.
2012ko otsailean Info7 irratiko Kaleko Mobida irratsaioan Iskanbilako taldekideak elkarrizketatu zituzten. Elkarrizketatuak Gotzon eta Lapo izan ziren. Bertan argitaratu gabeko abestiak entzuteko aukera izan zen, eta argitaratu gabeko beste abesti batzuk zudela esan zuten, baita hauek grabatu eta argitaratzeko asmoa zutela (baina auskalo noiz).
2013ko maiatzean kontzertu bat jo zuten Arrasateko Gaztetxean. Oraingo honetan, Saulen ordez Magu (Des-kontrol) abeslari eta Jonny (La Txusma) bigarren gitarra-jole izan ziren.
2015eko maiatzaren 2an, Arrasateko San Andres auzoko jaien baitan, kontzertua eskeini zuten boskote moduan, 2013ko emanaldiaren boskote bera alegia. Kontzertu hau taldearen itzulera izan zen, urte honetarako hainbat kontzertu lotu baitzuten, nahiz eta etapa berri honetan lehen baino lasaiago hartuko zuten.
2.023an, Iskanbila taldea oholtzara itzuli zen jatorrizko formakuntzaren Gotzon, Lapo eta Iban partaideez gain, Jabo (baxua) eta Jonny (kitarra) musikariekin.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maketa (1992)
- Jaio... ta hil! (1997, Plastic Disc)
- Hay que machacar (single, 1999, Beltza Records)
Bildumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 29 commandments of Oi! (1994, Step-1 Music eta Bronco Bullfrog)
- Dos Anys De Plastic Disc 1996-1997 (1998, Plastic Disc)
- RIP - Versiones
- 25 Hits of Mondra Underground Sounds Vol. 1 (2008, Mondra Underground Sounds)