Islandiako depresio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Islandiar zikloi bat, 2003-9-4an

Islandiako depresioa Islandian maiz agertzen den presio baxuko eskualde erdi-iraunkorra, batez besteko presio-mapetan azaltzen dena.[1] Islandiako depresioa neguan bere maximoan dago eta Barents itsasoraino hedatzen da; udan, berriz, sakabanatu eta bitan zatitzen da.[2] Orduan bi gune agertzen dira, bata, Davis itsasartean eta bestea Islandiaren mendebaldean. Antzeko eremu bat dago iparraldeko Ozeano Barean, Aleutiarretako depresioa izenekoa. Biak daude zikloi estratropikal subartikoen korridorean, 50 eta 70 gradu artean iparraldera.

Ipar hemisferioko zirkulazio atmosferikoaren ekintza-gune nagusia da, jarduera ziklonikoarekin lotuta. Ipar Atlantikoko oszilazioarekin polo bat osatzen du, bestea Azoreetako antizikloia da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2017]
  2. Serreze, Mark; Carse, Fiona; Barry, Roger G; Rogers, Jeffery C. (1997). «Icelandic Low cyclone activity: Climatological features, linkages with the NAO, and relationships with recent changes in the Northern Hemisphere circulation» Journal of Climate 10 (3): 455 doi:10.1175/1520-0442(1997)010<0453:ilcacf>2.0.co;2 Bibcode1997JCli...10..453S.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Meteorologia Artikulu hau meteorologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.