Isle of Innisfree

Wikipedia, Entziklopedia askea
Isle of Innisfree
Jatorria
Argitaratze-data1952
Ezaugarriak

Isle of Innisfree (euskaraz Inishfree uhartea) Irlandako abesti herrikoi bat da. Dick Farrelly irlandar kantautore, abeslari eta olerkariak konposatu zuen, abestia 1950an argitaratu zelarik.

Halere, abesti hau mundu osoan ospetsu bilakatu baldin bada, 1952an John Ford zinema zuzendariaren zuzendu eta John Wayne eta Maureen O'Harak antzeztutako The Quiet Man filmaren soinu bandako doinu nagusi eta unkigarria izan zelako da. Bestalde, Bing Crosby estatubatuar abeslariak ere maiz abestu izan zuen.

Abesti honen izenburua dela eta, maiz William Butler Yeats olerkariaren The Lake Isle of Innisfree olerkiarekin nahastu ohi da, olerki horretako uhartea Sligo konderriko Gill aintzirako izen berdineko biztanlerik gabeko uhartetxo batean oinarriturik dagoen bitartean, abesti honek Irlandako uharte osoan oinarritzen da, irlanderaz Inis hitzak "uharte" esan nahi baitu, eta ingelesez free hitzak "askea", hotz, Irlanda "uharte askea" dela narbamendu asmoz.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]