Edukira joan

Sligo konderria

Sligoko konderria» orritik birbideratua)
Sligo konderria
 Irlandako Errepublika
Administrazioa
Estatu burujabe Irlandako Errepublika
Province of Ireland Connacht
ISO 3166-2IE-SO
HiriburuaSligo
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak54°15′00″N 8°40′00″W / 54.25°N 8.6666666666667°W / 54.25; -8.6666666666667
Azalera1.838 km²
MugakideakMayoko konderria, Roscommoneko konderria eta Leitrimeko konderria
Demografia
Biztanleria65.393 (2011)
Dentsitatea35,58 bizt/km²
Ordu eremuaUTC±00:00
MatrikulaSO
sligococo.ie

Sligo konderria (ingelesez: County Sligo, ˈslaɪɡoʊ ahoskatua; irlanderaz: Contae Shligigh)) Irlandako ipar-mendebaldean dago, Connachteko probintziaren barruan. 1.837 km2-ko azalera dauka eta 2011an 65.393 biztanle zituen. Hiriburu eta hiri nagusia Sligo/Sligeach da.

Uhartearen ipar-mendebaldean kokaturik dago, Connacht probintzian. Ox mendilerroa dauka mendebaldean, mendirik altuena Knockalongy (544m) da. Aintzira handienak Arrow aintzira, Gara aintzira eta Gill aintzira dira. Irlandako ur-jauzi altuena ere badu, Sruth in Aghaidh an Aird.

Hiriak eta herriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zelta mitologian garrantzi handiko tokia da Sligo, Connachteko Maeve erregina bertan hilobiratua izan baitzen.

Sligoko konderria 1585ean eratu zen. Bere lurrek gutxi gorabehera Ó Conchobhair Sligigh familiaren lurraldea osatzen zuten aurretik. Hala ere eremu hau antzinatik populatua izan da Harri Aroko aztarna ugariek erakusten duten bezala.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sligotar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sligo konderriko kirol taldeen artean aipagarriena Sligo Rovers futbol taldea da, izan ere hiru aldiz irabazi baitu Irlandako Liga eta lau aldiz Kopa. Azken urteak bikainak izan dira, 2010 eta 2011eko kopak eta 2012ko ligak eskuratu ditu eta.

Konderriak Joko gaelikotako taldea ere badu baina ez du txapelketarik eta ligarik irabazi ez futbol gaelikoan ez eta hurlingean ere.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]