Isokuanta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Isokuanta mapa bat, Q1<Q2<Q3 ekoizpen-mailetarako, X eta Y input edo ekoizpen-faktoreei buruz.

Mikroekonomiako ekoizlearen teorian, isokuanta ekoizpen-maila jakin bat sortzen duten ekoizpen-faktoreen konbinazioen multzoa da. Adibidez, 1000 torloju langile bat lau makinetan, bi langile bi makinetan edo lau langile makina bakar batean arituz lortu ahal bada, (L=1, M=4), (L=2, M=2) eta (L=4, M=1) puntuek isokuanta bat osatzen dute.

Isokuantek ezaugarri hauek dituzte:

  • Ekoizpen-maila ezberdinetarako isokuantek ez dute elkar ebakitzen.
  • Isokuantak ganbilak dira eta malda negatiboa dute, ekoizpen aukera efizienteetarako.
  • Altuagoak diren isokuantek ekoizpen-maila altuagoa adierazten dute.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Isokuanta Aldatu lotura Wikidatan