It Follows

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
It Follows
It Follows Title.png
Jatorria
Argitaratze-data 2014
Jatorrizko izenburua It Follows
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa supernatural fictiona Itzuli, psychological horrorra Itzuli eta beldurrezko zinema
Iraupena 100 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) Goochland (Virginia)
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) David Robert Mitchell
Gidoigilea(k) David Robert Mitchell
Antzezlea(k)
Keir Gilchrist
Maika Monroe
Jake Weary
Daniel Zovatto
Olivia Luccardi




[[Kategoria:Olivia Luccardik Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea David Kaplan
Bestelako lanak
Musikagilea Disasterpeace Itzuli
Argazki-zuzendaria Mike Gioulakis Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Michigan
Kanpo loturak
itfollowsfilm.com/

It Follows (euskaraz Jarraitzen Zaitu), 2014ko David Robert Mitchell estatubatuar zinema zuzendariaren beldurrezko film bat da. Maika Monroe, Keir Gilchrist, Daniel Zovatto, Jake Weary, Olivia Luccardi eta Lili Sepe aktoreek antzeztu zuten.

2014ko Cannesko Zinemaldian estreinatu zen, eta Sitgesko Zinemaldian ere aurkeztu zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

AEB, Michigan. Oakland Unibertsitateko ikaslea den Jay Height (Maika Monroe) 18 urtetako neska gazteak Hugh (Jake Weary) mutilagun berriarekin auto baten atzealdean bere lehenbiziko harreman sexuala izango du. Itxuraz xaloa eta arrunta dirudien gertaera horren ondoren, mutilagunak Jay konorterik gabe uztean egoera okertu egingo da. Jay esnatzean, Hughek bere atzetik jarraika dauzkan espiritu ghaizto batzuk usatzeko helburuz neskarekin larrutan egin duela azalduko dio, madarikazioa Jayri pasaraziz. Une horretatik aurrera, Jayk espiritu horien jazarpenaren ondorioak jasango ditu, irudipen izugarriak eta amesgaizto ugari izango ditu, norbaitek edo zerbaitek so egiten diolako sentsazio txarra edukiz.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Maika Monroe: Jaimie Height
  • Keir Gilchrist: Paul Bolduan
  • Daniel Zovatto: Greg Hannigan
  • Jake Weary: Hugh / Jeff Redmond
  • Olivia Luccardi: Yara Davis
  • Lili Sepe: Kelly Height
  • Bailey Spry: Annie Marshall
  • Debbie Williams: Height andrea
  • Ruby Harris: Redmond andrea
  • Leisa Pulido: Hannigan andrea
  • Ele Bardha: Height jauna
  • Ingrid Mortimer: Pijamadun atsoa
  • Alexyss Spradlin: Neska sukaldean
  • Mike Lanier: Erraldoia
  • Don Hails: Agure biluzia
  • Charles Gertner: Auzoko mutila
  • Erin Stone: Patioko neska
  • Luke Hodgson: Lawson Institutuko marradun jertsedun mutila

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]