Italiako Frontea Lehen Mundu Gerran

Wikipedia, Entziklopedia askea
Italiako Frontea (Lehen Mundu Gerra)» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search

Italiako frontea, Alpeetako frontea izenarekin ere ezagutua (Italieraz: Fronte alpino, alemanieraz: Gebirgskrieg) Austria-Hungaria eta Italiaren artean gertatutako gudu multzo bat izan zen, 1915etik 1918ra, Lehen Mundu Gerraren parte izan zena. Aliatuek Italiari egindako hitza Londresko Itunean Italiak gerran sartzea eginarazi zuen. Itun honetan Italiak Austriako kostaldea jasoko zuen, baita Dalmazia, Trentino eta Hego-Tirol ere. Italiar armadak ustekabeko ofentsiba batekin Austria gerratik kanporatzea espero zuen baina hilabete batzuk eta gero lubaki-gerra fronte honetan hasi zen ere, Frantziako Mendebaldeko frontearen bezalakoa baina mendilerro handietan eta tenperatura oso baxuekin. Frontean bizitzen zen populazioa alde egin behar izan zuen eta milaka hil ziren italiar eta austro-hungariar errefuxiatu eremuetan.[1]

Aliatuen garaipenak Vittorio Venetoko guduan, Austria-Hungariaren desintegrazioak eta italiar armadak Trento, Bolzano eta Trieste hartzeak fronteari amaiera eman zioten.[2]

Italiar lubakiak San Gabriele (Skabrijel) mendian

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


  1.   Svoljšak, Petra (1991) Slovene refugees in Italy during First World War (Slovenski begunci v Italiji med prvo svetovno vojno) .
  2.   «Accademia Roveretana degli Agiati» agiati.org . Noiz kontsultatua: 2019-07-27 .