Trento

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Trento
Trento
Italiako udalerria
Panorama di trento.jpg
Flag of Trento.svg Trento CoA.svg
Administrazioa
Herrialdea Italia
Eskualdea Trentino-Adige Garaia
ProbintziaTrentoko probintzia autonomoa
Alkatea Alessandro Andreatta
Izen ofiziala Trento
Jatorrizko izena Trento
Posta kodea 38121, 38122 eta 38123
ISTAT kodea 022205
Geografia
Koordenatuak 46° 04′ 00″ N, 11° 07′ 00″ E / 46.06666667°N,11.11666667°E / 46.06666667; 11.11666667Koordenatuak: 46° 04′ 00″ N, 11° 07′ 00″ E / 46.06666667°N,11.11666667°E / 46.06666667; 11.11666667
Trento hemen kokatua: Italia
Trento
Trento
Trento (Italia)
Map of comune of Trento (province of Trento, region Trentino-South Tyrol, Italy).png
Azalera 157.88 km²
Altuera 190 m
Mugakideak Aldeno, Calavino, Cavedine, Garniga Terme, Giovo, Lavis, Padergnone, Pergine Valsugana, Vigolo Vattaro, Villa Lagarina, Besenello, Civezzano, Lasino, Cimone, Terlago, Vezzano eta Albiano
Demografia
Biztanleria 117.185 bizt. (2016ko ekainak 30)
Dentsitatea 742,24 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 0461
Ordu eremua UTC+01:00, UTC+02:00 eta Europa Erdialdeko Ordua
Hiri senidetuak Kempten, Sławno, Charlottenburg-Wilmersdorf, Huatusco (udalerria), Znojmo, Praga, Resistencia, Donostia eta Chieti
Katastro kodea L378
Sailkapen sismikoa 3 (Txikia)
Matrikula TN
http://www.comune.trento.it

Trento[1] (italieraz: Trento; alemanez: Trient) Italia iparraldeko hiria da, Trentino-Adige Garaia eskualde autonomoko eta izen bereko probintziako hiriburua. Bolzano hiriaren hego-mendebalean, Adige ibaiaren ertzean, kokatzen da, mendiek inguratua. Merkataritza, turismoa eta industria (janari industria, ehungintza, zurgintza, makineria) dira ekonomia jarduera nagusiak.

Mundu osoan ezaguna da bertan Trentoko Kontzilioa (1545-1563) egin zelako, protestantismoari (luteranismoari) aurre egiteko Kontraerreforma hasi zuena, Trentoko Aginduak aldarrikatuz.

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trentok honako udalerri hauekin egiten du muga:

Aldeno
Calavino
Cavedine
Garniga Terme
Giovo
Lavis
Padergnone
Pergine Valsugana
Vigolo Vattaro
Villa Lagarina
Besenello
Civezzano
Lasino
Cimone
Terlago
Vezzano
Albiano

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Vigilio katedrala

Monumentu ugari ditu. Aipagarriak dira Teodorikoren garaiko harresiak, XIII. mendeko katedral erromaniko-lombardiarra, Santa Maria Nagusiaren eliza, Buonconsiglioko gaztelua eta Pretorearen jauregia.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tridentum hiri zaharrari dagokio; K.a. 222. urtean egin zen erromatarra. XI. mendean hiri aske eta inperiala bihurtu zen, Trentoko printze-apezpikuek gobernatzen zutela. Bavariaren mende zegoen 1805ean eta 1809-1814 urteetan Alto-Adigeko hiriburua izan zen. 1918. urtean Italiako hiri bihurtu zen.

Trentoko kontzilioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eliza Katolikoaren XIX. kontzilio ekumenikoa, Kontrarreformaren doktrinaren adierazpen nagusia izan zena. Paulo III.a aita santuak deitu zuen Karlos V.aren eskariz, erreforma protestantearen aurrerapenei aurka egitearren. Kontzilioa hiru alditan bildu zen: 1545-1549, 1551-1552 (Julio III.ak deitua), 1562-1563 (Pio V.arekin). Dotrina katolikoaren oinarrizko puntu guztiak aztertu eta zehaztu zituen: Biblia, sakramentuak, hezkuntza, meza santua, apaizgoa, erlikiak, eliz jaiak, etab. Kontzilioaren ondorioz, halaber, erakunde eklesiastiko gehienak berriztatu ziren.

Hiri eta herri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Trento Aldatu lotura Wikidatan