Italiar diaspora

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Mulberry Street, Little Italy auzoa, New York, c. 1900

Italiarren diasporak italiarrak Italiatik alde egiteko egon diren eskala handiko migrazioak dira. Italiako historian bi diaspora handi izan dira. Lehena 1860ko hamarkadan hasi zen, Italiaren bateratzearekin batera, eta 1920koan amaitu zen, faxismoa gailentzean. Bigarrena Bigarren Mundu Gerra amaitzean hasi zen eta 1970eko hamarkadan bukatu zen.

Italiaren batasun prozesuarekin, XIX. mendearen bigarren erdialdean, nahiz eta independentzia eta batasun politikoa lortu, arlo ekonomikoan arazo larriak izan zituen Italiako estatu berriak. Batez ere hegoaldean garai horretako antzinako nekazaritza sistemaren ondorioz, nekazari asko oso egoera larrian geratu ziren. Behean, AEBtako ikerlari batek egina emigrazio honi buruzko gogoeta bat dago.

« Estatu Batuetara emigratzen duten italiarren %85 Italiako hegoaldekoa da, Sizilia barne. Urtetik urtera, gero eta emakume eta haur gehiago iristen da, eta behin betiko gure herrialdean bizitzeko joera dute. (...)

Italiako emigranteen %80-90 nekazariak dira; gainerakoak, jostunak, zapatariak eta arotzak; baina oro har, ez dira izaten lehen mailako langileak. (...)

Baina Italiako nekazaritzaren baldintza gogorrak ez dira emigratzeko arrazoi bakarra. Gainera, Italia gainjendeztatuta dago: Europako herrialderik populatuena da, eta Frantzia eta Austria baino %30 gehiago jendeztatuta dago. Italiak azken urteetan Estatu Batuetara bidalitako pertsonen ehunekoa Britania Handiak eta Irlandak bidalitakoaren ehunekoaren antzekoa da, baina hori Alemaniak bidalitakoarena baino hiru aldiz gehiago da.(...)

»
Frank L. Dingley, Europar emigrazioa, Europako kanporako emigrazioari buruzko azterlanak, 1890

Estatistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Italiatik emigratutakoak, eskualdeen arabera 1876-1915

Italiatik emigratutakoak, mila biztanleko:[1]

  • 1870-1879: 4.29
  • 1880-1889: 6.09
  • 1890-1899: 8.65
  • 1900-1913: 17.97

Emigrazioaren une gorena 1913. urtean gertatu zen, zeinean 872.598 utzi zuten Italia.[2]

Gaur egungo datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorri italiarrekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Brasil: 30 milioi inguru.
  • Argentina: 28 milioi inguru
  • AEB: 18 milioi inguru
  • Frantzia: 4 milioi inguru
  • Venezuela: 1,5–2 milioi inguru
  • Kanada: 1,3 milioi inguru
  • Uruguai: milioi bat
  • Australia: milioi bat
  • Allemania: milioi bat ia
  • Belgika: 600.000[3]

Herritartasuna dutenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Italiako 2016ko konstituzio erreferenduma egin zenean, Italiatik kanpo bizi ziren italiarren datuak bildu ziren erroldarako (hiritartasuna zutenak, alegia), eta hauek izan ziren datuak:

  • Argentina: 673.238 lagun.
  • Alemania, 581.433.
  • Suitza 482.539.
  • Frantzia 329.202,
  • Brasil 325.555.
  • Erresuma Batua 232.932
  • Belgika 225.801.
  • Amerikako Estatu Batuak 218.407
  • Australia 120.791
  • Espainia 118.879.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Hatton. Cited from I. Ferenczi and W.F. Wilcox (1929). International Migrations, vol. 1, Statistics. New York: National Bureau of Economic Research.
  2.   , doi:10.2307/3002737, ISSN 0197-9183 .
  3. (Frantsesez)  Diaspora italienne, 2018-03-04, https://fr.wikipedia.org/w/index.php?title=Diaspora_italienne&oldid=146062620. Noiz kontsultatua: 2018-03-12 .
  4.   , http://www.repubblica.it/static/speciale/2016/referendum/costituzionale/estero.html .