Itsasargiko golfa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Itsasargiko golfa
Sorrera 1888
Kokapena Biarritz eta Angelu

Itsasargiko golfa hemen kokatua: Biarritz
Itsasargiko golfa
Itsasargiko golfa
Itsasargiko golfa (Biarritz)
Par 69
Distantzia (guztira) 5.402 m.
Ibilbideak 1 (18 zulo)

Itsasargiko golfa Biarritz eta Angelu artean dagoen golf zelaia da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsasargiko golfa

1888ko martxoaren 13an zabaldu zuten Friederike Hanoverkoa amabitxia izanik. Biarritz Golf Club Ipar Euskal Herriko klub zaharrena da, Biarritzen bizi ziren British Clubeko kide batzuek sortua. Angelutik hondartzaraino zihoan ibilbidea Tom eta Willie Dunn anaiek diseinatu zuten. Gero, 1924tik aurrera, H.S Coltek erreformatu zuen.

Alemaniarren okupazioan zelaia nahiko kaltetua izan zen, bertan kostaldea defendatzeko bunkerrak kokatu zituztelako. Gerra eta gero ez zuten antzinako zelaia guztiz berreskuratu eta egungo 18 zuloak aurreko 12 zuloetatik atera zituzten. 1960ko hamarkadan egungo ibilbidea osatu zuten, 1980ko hamarkadaren hasieran berreraikia izan zena.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsasargiko golfa egun par 69 motza da. Hiriaren garapena dela eta, egungo ibilbidea herriaren erdigunean dago bitan zatituta: egoitza eta 1 - 3 eta 10 - 18 zuloak Biarritz eta Angelu arteko mugan daude; 4 - 9 zuloak, berriz, Biarritzen, Hotel Régina et du Golf eta itsasargitik gertu. Ur-oztoporik ez baduen ere, 70 bunker baditu.

Lehiaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biarritz Cup izeneko txapelketa klubaren lehiaketa nagusia da. Jose Maria Olazabalek 1983an txapelketa hau irabazi zuen.

1970 eta 1972 artean bertan Frantziako Open egin zuten, Barry Jaeckel estatubatuarra, Lu Liang Huan formosarra eta David Graham australiarra hurrenez hurren garaileak izanik.

1981 eta 1984 artean Open Timex lehiaketa, Tour europarraren saria zena, Biarritzen egin zuten.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa