Itsasoak ez du esperantzarik

Wikipedia, Entziklopedia askea
Itsasoak ez du esperantzarik
Jatorria
Egilea(k)Luis Haranburu Altuna
Argitaratze-data1973
IzenburuaItsasoak ez du esperantzarik
ArgitaletxeaLur argitaletxea
Ezaugarriak
Genero artistikoaeleberria
Hizkuntzaeuskara

Itsasoak ez du esperantzarik 1973an Luis Haranburu Altuna (1947) idazleak plazaratutako lehen eleberria izan zen. Nobela laburra da. Garaian gaia ez zen oso ohikoa eta, ondorioz, arrakasta handia ezagutu zuen lan honek. 1987 eta 1994an beste bi argitalpen ere egin ziren.

Garrantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Euskal literaturaren hastapenetan idatzi ziren aurreneko eleberrien artean aipagarrienetakoa, berrikuntza izan zelako euskal letretan eta garai hartan sortu zuen oihartzunagatik. Best-sellerra izan zen bere sasoian. Euskal irakurle gazteen artean asko irakurri zen (Frankismoko libururik salduenen artean dago)". "Gaurko begiekin begiratuta liburua xinpletxoa ere izan daiteke, baina oraindik ere erraz irakurtzen da eta ez du galdu bere ukitu modernoa".[1]

Gaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordura arteko euskal literaturan gutxi landutako gaiak azaltzen ziren eleberrian: maitasuna, bakardadea, bikote-harremanak, desamodioa eta sexu pittin bat, dena ere existentzialismo eta malenkonia ukitu batez.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Xabierren eta Inesen arteko harremana kontatzen digu liburuak, Xabierrek berak lehenengo pertsonan kontatuta. Protagonistak unibertsitateko ikasle giroko gazteak dira. Miren Millelabeitiak horrela laburtu zuen: "Protagonista bietako batek lehen pertsonan kontatua, maitale zeharo desberdin biren maitasun-nahiari eta urruntzeari, eta deselkartzeari buruzko istorioa da Altunarena, udagoieneko arratsalde alper bateko ordu geldoak jarraituz hiru ataletan antolatua: “Bostak”, “Seirak” eta “Zazpirak”. Hauetako bakoitza azpiataletan banaturik dago, sei azpiatal ditu “Bostak” atalak, beste horrenbeste “Seirak” atalak, eta bat-bateko heriotza hirugarren azpiatalean, “Zazpirak” atalak. Antolaketak eta flash-backaren erabilerak agerian uzten du kontakizunean denboraren joanak duen garrantzia, geldoegia maitasun istorioak duen arrapaladako ebazpena kontutan izanik".[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]