Lur argitaletxea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Lur argitaletxea 1969 urtean Ramon Saizarbitoria, Ibon Sarasola, Arantxa Urretabizkaia eta beste zenbait euskaltzaleren eskutik Donostian sortutako argitaletxea da. Euskal gaietako liburuak plazaratu ditu, euskaraz nahiz gaztelaniaz, bereziki literatura, hiztegigintza, historia eta sukaldaritza arloetan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera batean literatura eta saiakera sailetan banatu zituen argitaletxeak argitaratutako liburuak. Saiakeran lehen lana Mendebaleko ekonomiaren historia izan zen, gaiari buruzko erreferentziazko liburuen bilduma, eta bigarrena Frantz Fanonen Afrikar iraultzaren alde; literaturan, Gabriel Arestiren eta Ramon Saizarbitoriaren lanak argitaratu zituen bereziki hasierako garai haietan.[1] 1990ko hamarkadan Lur Hiztegi Entziklopedikoa (1991) eta Lur Entziklopedia Tematikoa (1999) erreferentziazko lanak plazaratu zituen, 2012 urtean lizentzia askearekin eskuragarri jarri eta horrela Euskal Wikipedia hornitzeko balio izan zutenak.[2]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   «Lur argitaletxeko lanak», ahotsak.eus .
  2.   «Lur Hiztegi Entziklopedikoa eta Lur Entziklopedikoa sarean daude», sustatu.eus, http://sustatu.eus/1338203133 .


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.