Itxarkundia (abestia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Itxarkundia» orritik birbideratua)
Itxarkundia (abestia)
Jatorria
Egilea(k)Sabino Arana Goiri
Argitaratze-data1896
Ezaugarriak
Argumentu nagusiaEusko abertzaletasuna

Itxarkundia (euskara batuan "itzartzea" edo "esnatzea") euskal abesti aberkoia da, Sabin Aranak 1896an idatzia.[1] Urkok bere Bihotz bihotzez diskoan abestu zuen.[2] Espainiako Gerra Zibilean EAJri atxikitako Eusko Gudarosteko batailoi batek Itxarkundia izena eduki zuen.

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

« I

Askatasun-eguzkia
basotik urten da,
bere argia edonon
arin zabaltzen da.

Itxartu zaiz, bizkattarrak (edo euskotarrak),
aupa, euzkeldun gustiak:
Gora, gora antzineko lagiak!

II

Isilik bazagoz danok
Zer dozue entzuten:
Hara gaur guda-zantzoak
Gaituzan deituten.

Itxartu zaiz, bizkattarrak (edo euskotarrak),
aupa, euzkeldun gustiak:
Gora, gora antzineko lagiak!

III

Arrpegia gorrituta
Darakus euzkiak:
Gorriagotuko dira
Bertoko mendiak.

Itxartu zaiz, bizkattarrak (edo euskotarrak),
aupa, euzkeldun gustiak:
Gora, gora antzineko lagiak!

»

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Euskal Poesiaren Ataria - ITXARKUNDIA (Goiz-abestija) - Sabino Arana» basquepoetry.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-02).
  2. Itxarkundia. (Noiz kontsultatua: 2023-07-02).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]