Eusko Abendaren Ereserkia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eusko Abendaren Ereserkia
Flag of the Basque Country.svg
Herrialdea Euskal Herria Euskadi
Beste izendapenak Gora ta Gora
Euzko Abendaren Ereserkija
Euskadiko ereserkia
Hitzak Sabin Arana, 1902an
Musika Doinu herrikoia
Onarpen data Lehen aldiz, 1936ko urrian
Bigarren aldiz, 1983ko apirilaren 14a
Multimedia

Euzko Abendaren Ereserkija entzungai. Abeslaria/Ahotsa: Jose Antonio Urdiain

Eusko Abendaren ereserkia (Euskadiko ereserkia, orobat Gora ta Gora deitua; jatorrizko izena, Euzko Abendaren Ereserkija) antzina dantza ekitaldiei hasiera eman aurretik jotzen zen doinua da. Hitzak berriagoak dira, Sabin Aranak sortu eta idatziak. 1983ko apirilaren 14an, Eusko Legebiltzarrak Euskadiko ereserki ofizialtzat onartu zuen doinu hau. Hala eta guztiz ere, jende asko horren kontra azaldu zen, Jose Maria Iparragirreren Gernikako Arbola nahiago baitzuten ereserkitzat.

Gora ta Gora[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1902an Sabin Aranak antzinako doinu hari egokitutako letra konposatu zuen, Gora ta Gora Euzko Alderdi Jeltzalearen ereserkia sortzeko. Gora ta Gora izenburua, bere lehen estrofako hitzengatik hartu zuen.

Gora ta Gora Euskadi
aintza ta aintza
bere goiko Jaun Onari.
Areitz bat Bizkaian da
Zar, sendo, zindo
bera ta bere lagia lakua
Areitz gainean dogu
gurutza deuna
beti geure goi buru
Abestu gora Euskadi
aintza ta aintza
bere goiko Jaun Onari

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]