Itziar Leemans

Wikipedia, Entziklopedia askea
Itziar Leemans

Bizitza
JaiotzaDonibane Lohizune, 1983 (40/41 urte)
Herrialdea Lapurdi
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria

Itziar Leemans (Donibane Lohizune, Lapurdi, 1983) euskal zinemagilea da. 2023an ZINEBI65 edizioko Sail Ofizialeko Euskal Zinemaren Sari Nagusia jaso zuen, Ximinoa dokumentalarekin.[1][2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leemansek Toulouseko Unibertsitatean Historia eta Artearen Historia ikasi zituen. 2012an Kubako San Antonio de los Bañoseko EICTV (Zinema eta Telebistako Nazioarteko Eskolan) Argazkilaritza espezialitatea bukatu zuen.[2]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012ko abuztutik Argazki-zuzendari librea da eta 2014ko urritik 3RD EYErena ere bai.[3]

2022ko uztailean Ipar Euskal Herriko beste hiru zinemagilerekin bildu zen, bakoitzaren esperientziaren eta xedeen inguruan hitz egiteko. Lanbidea euskaraz egiteak zer arazo dakartzan azaleratu zen. Zinemagile hauek izan zituen lagun: Maia Iribarne Olhagarai (Bañolet, 2023), Elsa Oliarj-Ines (Dans leur jeunesse il y a du passé, 2014; Basahaideak, 2017; Nortarzünak), eta Eñaut Castagnet (Non, 2016; Nire eguneroko maitea, 2020; Muga, 2022) lekuko zinemagilea. [4]

2023an ZINEBI65 edizioko Sail Ofizialeko Euskal Zinemaren Sari Nagusia irabazi zuen, euskaraz eta frantsesez den Ximinoa dokumentalarekin. [5] (Itziar Leemans, Euskadi / Frantzia, 2023)[6]

Epaimahaiaren iritziz “errealitate isil eta bortitz batekin alderatzeagatik”.[7]

Epaimahaiak adierazi duenez, “bere apustu formal eta estetikoaren argitasuna alde batera utzi gabe, film laburrak poliki-poliki giro klaustrofobiko batean murgiltzen gaitu, eta protagonistak nahitaez esnatzen du, klase-kontzientzia hartzean”.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • El Castillo (Kuba, 2011)
  • Awari (Kuba, 2012),
  • Trópico Siberia (Kuba, 2011) fikziozko laburmetraia
  • Medusa (Kuba, 2012) fikziozko laburmetraia.
  • Parc Lenin, 2015[4][5]
  • Bainera, 2018[4][5]
  • Boca Ciega, 2021, fikziozko film laburra[4][5]
  • Olatuak (2022) bere hirugarren dokumental luzea[5]
  • Ximinoa, 2023[1][4][5]
  • Agurra (?), fikziozko lehen film luzea[5]

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2023an ZINEBI65 edizioko Sail Ofizialeko Euskal Zinemaren Sari Nagusia irabazi zuen, Ximinoa dokumentalarekin.[1][6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Mallona, Olatz Enzunza. (2023-11-18). «‘Beyond the Other Shore’ film laburrak irabazi du Zinebiko sari nagusia» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-11-18).
  2. a b (Gaztelaniaz) «Itziar Leemans» Retina Latina (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
  3. ISSN https://www.linkedin.com/in/itziar-leemans-152a78101/..
  4. a b c d e Elkegarai, Leire Casamajou. (2023-11-17). «Herriko zinema, euskaraz» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
  5. a b c d e f g Imaz, Andoni. (2023-11-17). «Del Campo, Herguera, Leemans eta Perez Sañudo, Kimuak-en katalogoan» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
  6. a b (Gaztelaniaz) DEIA. (2023-11-17). «Una película de Singapur y otra sobre la guerra de Ucrania ganan el festival Zinebi» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
  7. «SINGAPURKO ZINEMA BERRIAK ETA UKRAINAKO GERRAREN IZUGARRIKERIARI BURUZKO IKUSPEGI HUMANISTAK, ZINEBIREN 65. EDIZIOKO SAIL OFIZIALEKO SARI NAGUSIAK LORTU DITUZTE – ZINEBI» zinebi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]