Zinebi

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Zinebi
Irudia
Map
MotaZinemaldi
short film festival (en) Itzuli
Indarraldi1959 - 
Gertaeraren maiztasuna1 urte
Kokaleku48009
HerrialdeaEspainia
Genero artistikoafilm dokumental

Webgunezinebi.eus
IMDB: ev0000099 Facebook: zinebifestival Twitter: ZinebiFEST Instagram: zinebifilmfest Edit the value on Wikidata

Zinebi Bilboko Zinema Dokumentalaren eta Film laburren Nazioarteko Zinemaldia da. 1959an izan zen lehenengo edizioa[1], frankismoaren garaian. Arriaga Antzokia du egoitza nagusia.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1959 an abian jarri zen eta eta eten gabe garatu da sorreratik hona. Edizioak[2]

1.ed. Kanpo Gaien Ministerioaren menpe zegoen Kultura Hispanikoaren Euskal Institutuak antolatu zuen lehenengo edizioa, 1959. urteko urriaren 3tik 9ra bitartean Zinema Dokumental Iberoamerikar eta Filipinarraren Nazioarteko Jaialdiaren izenpean. Urte horretan Komite Exekutiboaren lehen presidentea Pedro Ybarra Mac-Mahon en asmoa Espainiako kultura Latinoamerikan zabaltzea izan zen, kulturaren mugarik gabeko hedapenaren aldekoa zelako[3]

Inaugurazio gala Fernando Rey aktoreak aurkeztu zuen eta Luis Garcia Berlanga zuzendaria epaimahaikide izan zen. Carlos Saurak Zilarrezko Domina jaso zuen, Cuenca film ertain dokumentalarengatik.

60. Hamarkadan

2. edizioa 1960an Blas Piñar Madrilgo Kultura Hispanikoaren Institutuko bigarren presidentea zenaren eskutik. Normal McLaren animazio arloko errealizadore kanadarraren lanak proiektatu ziren, eta Manoel de Oliveira portugaldarrak lehiaketan parte hartu zuen "O Pao" lanarekin. Carlos Saura Nazioarteko Epaimahaiko kide izan zen.Richard Lesterrek Film Labur Onenaren ZilarrezkoMikeldi saria jaso zuen "The Running Jumping & Standing Still Film" lanarengatik.

Zinebi ibilbidea 2000 tik aurrera:

Edizioa Urtea Lehendakaria Nabarmenena Sariak
42. 2000 Ernesto del Rio Zinebi akronimoarekin 1.edizioa. Oscar Marine diseinatzaile grafikoaren 1.kartela Barbara KOPPLE (EE.UU.) · Peter GREENAWAY (UK)
42. 2001 Ernesto del Rio S&M y fetichismo izeneko zikloaren aurkezpena. Francesco Maselli ren Otro mundo es posible film kolektiboaren aurkezpena   Ennio MORRICONE (Italia)[4]>

2013ko Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bilboko Zinemaldiaren Sari Nagusia: "Tokyo Giants" (Nikolas Provost Belgika).
  • Euskal Zinemaren Sari Nagusia (ex aequo): "Democracia" (Borja Cobeaga Euskal Herria) eta "Sangre de Unicornio" (Alberto Vázquez Euskal Herria).
  • Espainiako Zinemaren Sari Nagusia: "Souvenir" (Gerardo Carreras Espainia).
  • Animaziozko Urrezko Mikeldia: "Outro homem qualquer" (Luís Soares Portugal).
  • Animaziozko Zilarrezko Mikeldia: "Sonntag 3" (Jochen Kuhn Alemania).
  • Dokumental Urrezko Mikeldia: "Gwizdek" (Grzegorz Zariczny Polonia).
  • Dokumental Zilarrezko Mikeldia (ex aequo): "Anima" (Simon Gillard Belgika) eta "A Beira de Lisboa" (Pablo Briones Suitza).
  • Fikziozko Urrezko Mikeldia (ex aequo): "Sunny" (Barbara Ott Alemania) eta "Man kann nicht alles auf einmal tun, aber man kann alles auf einmal lassen" (Marie-Elsa Sgualdo Suitza).
  • Fikziozko Zilarrezko Mikeldia: "Mahjong" (João Pedro Rodrigues / João Rui Guerra Da Mata Portugal).
  • Latinoamerikar Filmik Onenarentzako Mikeldia: "María" (Mónica Lairana Argentina).
  • Publikoak emandako Saria: "Loco con ballesta" (Kepa Sojo Euskal Herria.
  • Euskal gidoirik onenarentzako Saria: "Loco con ballesta" (Kepa Sojo Euskal Herria eta "Sangre de Unicornio" (Alberto Vázquez Euskal Herria).
  • Euskerazko Film Onenaren Saria (Azkue Fundazioa): "Arconada" (Asier Urbieta Euskal Herria).
  • Cine Club FAS Saria: "Democracia" (Borja Cobeaga Euskal Herria).
  • Unicef Saria: "Vanya" (Oksana Artemenko Ukraina).
  • Ohorezko Mikeldia: Manuel Gutiérrez Aragón

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Zinebi Jaialdia. (Noiz kontsultatua: 2021-05-14).
  2. Zinebi Jaialdia. (Noiz kontsultatua: 2021-05-14).
  3. 60. Zinebi Jaialdia,2018. (Noiz kontsultatua: 2021-05-14).
  4. Zinebi Jaialdia. (Noiz kontsultatua: 2021-05-14).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]