Itziar Mendizabal
| Itziar Mendizabal | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Hondarribia, 1981eko abenduaren 14a (43 urte) |
| Herrialdea | |
| Bizilekua | Hondarribia Madril Zürich Leipzig Londres |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa |
| Irakaslea(k) | Víctor Ullate |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | ballet dantzaria |
| Enplegatzailea(k) | Ballet Zürich (en) Royal Ballet (2010 - |
| itziarmendizabal.com | |
Itziar Mendizabal Escribano (Hondarribia, Gipuzkoa, 1981eko abenduaren 14a) euskal ballet-dantzaria da.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dantzari ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lau urte zituenean Elvira Ubiernaren dantza eskolan ikasten hasi zen. 1995ean, 14 zituela, Victor Ullatek Madrilen duen eskolara joan zen ikastera. 1998an Victor Ullate-Comunidad de Madrid konpainiarekin dantzan hasi eta 2002ra arte jardun zen. 2002 eta 2006 bitartean, Heinz Spoerlik zuzendutako Zuricheko Baletean dantza egin zuen. 2006tik Leipzigeko Baleteko dantzari bakarlaria izan zen eta 2008tik dantzari nagusia.
2010ean Londresera joan zen eta Royal Ballet konpainia entzutetsuan lehen bakarlari dihardu.[2][3][4] Honako paperak egin ditu konpainia honetan: Firebird, Tatiana (Onegin), Princesa Epine (El Príncipe de las Pagodas), Tsarina (Anastasia), Reina de Corazones (Alicia en el País de las Maravillas), Paulina (El Cuento de Invierno), Madame Moritz (Frankenstein) , Gypsy Girl (Las Dos Palomas), Myrtha (Giselle), Lilac Fairy and Bluebird (La Bella Durmiente), Helena (The Dream), Sugar Plum Fairy (El Cascanueces), Thérèse Pozzi (Strapless) eta honakoetan ere parte hartu du The Vertiginous Thrill of Exactitude, Woolf Works, Polyphonia, 'Emeralds' (Jewels), The Four Temperaments, DGV: Danse à grande vitesse, Woolf Works, After the Rain eta Multiverse.[5]
2025eko ekainaren 28an azken emanaldia egin zuen dantzariak, Christopher Wheeldonen Alice’s Adventures in Wonderland antzezlaneko Bihotzen Erregina gisa.[6]
Dantza irakasle
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2025eko irailetik aurrera Itziar Mendizabal The Royal Ballet Goi Eskolako ballet irakasle hasiko da lanean.
Iain Mackay, eskolako zuzendaria, “oso pozik” agertu zen eta ongietorria egin zion Mendizabali:
“Itziar artista bikaina da, eta bere eszenatokiko esperientzia zabala, ikuspegi artistikoa eta errepertorio klasiko eta garaikidearen ulermen sakona oso baliotsuak izango dira eskolarentzat. Azken urteotan gure talde artistikoan paper garrantzitsua izan du irakasle gonbidatu gisa, irakaskuntzarako duen grina erakutsiz eta hurrengo dantzarien belaunaldia inspiratuz”.[6]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hondarribiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2012ko abuztuaren 27an, Hiriaren Urrezko Intsignia Itziar Mendizabal Escribanori ematea erabaki zuen dantzaren munduan egindako ibilbide profesional bikainagatik, balio artistiko handiagatik eta balio pertsonalengatik, eta Hondarribia nazioarteko antzoki nagusietan modu miresgarrian ezagutarazteagatik.[7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) J.L.Pereira. «Itziar Mendizábal - Grandes la Danza - Bailarines del mundo» www.grandesdeladanza.com (kontsulta data: 2020-04-09).
- ↑ Sarasola, Ainhoa. «Bizitza oin puntetan» Berria (kontsulta data: 2020-04-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ortega, José. Itziar Mendizabal del Royal Ballet – EXCELENTIA. (kontsulta data: 2020-04-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Itziar Mendizabal: «Podríamos decir que bailo en el Real Madrid, aunque no soy Cristiano Ronaldo»» El Diario Vasco 2018-07-09 (kontsulta data: 2020-04-09).
- ↑ a b «Itziar Mendizabal — Danza.es» www.danza.es (kontsulta data: 2020-04-09).
- ↑ a b Ane, Mendizabal(e)ko. (2025-06-24). «Itziar Mendizabal, The Royal Balleteko irakasle berria» Bidasoko Hitza (kontsulta data: 2025-06-28).
- ↑ «Insignia de Oro de la Ciudad» Hondarribia (kontsulta data: 2024-09-11).