Iurreta Lanbide Heziketa LHII

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Iurreta Lanbide Heziketa LHII, Iurretan dagoen irakaskuntza publikoko lanbide heziketako institutua da. Bere eginkizuna pertsonak lan mundurako prestatzea da.

Institutu hau 1978-79 ikasturtean sortu zen eta hasieran bost lanbide edo espezialitatetan prestatzen zuen ikaslegoa:

Urteak igaro ahala, zenbait aldaketa gertatu dira (batxilergoa ere irakasten zen urte batzuetan zehar), eta gaur egun jorratzen diren espezialitateak honako hauek dira:

Ziklo guztiak euskaraz ala elebitan ematen dira. Bizkaia mailan, lanbide heziketako ikastetxeetan zikloak euskaraz ematen aitzindari izan da institutu hau, ia sortu zenetik hasi baitzen irakasgaiak euskaraz ematen.

Ikasleek sasoian egiten dituzten ikasketa profesionaletaz gain, lan munduan aritzen diren beharginak teknologia berrietan eguneratzeko edo birziklatzeko ikasketak ere garatzen dira. Gainera, langabezian dagoen jendea lanbide berrietan trebatzen da.