Iurreta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Iurreta

 Bizkaia
Iurretako San Migel enparantza.
Iurretako San Migel enparantza.
Iurretako bandera

Iurretako armarria

Izen ofiziala Iurreta
Estatua
Erkidegoa
Herrialdea
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Durangaldea
Alkatea Iñaki Totorikaguena Sarrionandia (EAJ)
Herritarra iurretarra
Koordenatuak 43°10′35.3″N 2°37′59.2″W / 43.176472°N 2.633111°W / 43.176472; -2.633111Koordenatuak: 43°10′35.3″N 2°37′59.2″W / 43.176472°N 2.633111°W / 43.176472; -2.633111

Bizkaia municipalities Iurreta.PNG

Eremua 19,01 km2
Distantzia 30 km Bilbora
Posta kodea 48215
Biztanleria 3.740 bizt. (2014) — (Red Arrow Down.svg -83)
Euskaldunen % 45,67
Dentsitatea 196,74 bizt./km²
http://www.iurreta.net


Iurreta Bizkaiko ekialdeko herria da, Durangaldea eskualdean kokatua. Udalerriak 18,48 km2-ko azalera du. Euskara, bizkaiera; euskaldunak, % 55.

Industria da nagusi gaur egungo Iurretan (burdingintza, erremintak eta papergintza). Nekazaritzak ez du aparteko garrantzirik. Aipagarriak dira San Migel parrokia (XIX. mendearen hasiera), Goiuriko, Amatzako eta Arandiako ermitak, Goikolea jauregia (XVII. m.) eta Ertzilleko garaia (XVI. m.).

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugakideak hauek ditu: iparraldean Ibarruri auzoa (Muxika), hegoaldean Durango, ekialdean Garai eta Abadiño eta mendebaldean Amorebieta-Etxano.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrigune nagusiaz gainera, Arriandi, Goiuria, Orozketa, Oromiño eta Santa Apolonia auzoek osatzen dute udalerria.

Inguru naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibaizabal ibaiak udalerria zeharkatzen du.

Mendiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gallanda mendia (527 m).
  • Axmokil (413 m).
  • Iruatxeta (394 m).
  • Akamendi (385 m).
  • Axmokil-txiki (380 m).
  • Azkorra (358 m).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1072ko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Ihurretako San Martin monasterioa. Erdi Aroan Durangoko merindadeko hamabi elizateetako bat izan zen Iurreta, eta Bizkaiko burdinola-herri oparoenetakoa izan zen XIX. mendea arte. 1926an gelditu zen Iurretako elizatea Durangoko udalaren barnean, bertakoek nahi ez zuten arren, eta hutsean geratu ziren ondoko urteetan udal bihurtzeko egin ziren saio guztiak. 1950ean bizkortu egin zen Iurretako industrializazioa eta industria-herria zen 1970erako. 1990eko urtarrilaren 1ean, udal bihurtu zen berriro Iurreta, Iurretako Eleizatea izenaz.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Durangotik banandu zenetik, Iurretak populazio galera garrantzitsua izan du. 1991ean 5.000 biztanle inguru bazituen, 2011rako 3.800 biztanleren bueltan zegoen eta populazioa jaisten ari zen.

Iurretako biztanleria

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Iurretako alkatea Euzko Alderdi Jeltzaleko Iñaki Totorikaguena Sarrionandia da.

Iurretako udalbatza

Alderdia

2011ko maiatzaren 22

Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
4 / 11
691 (% 35,45)
Bildu
4 / 11
639 (% 32,79)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
2 / 11
337 (% 17,29)
Alderdi Popularra (PP)
1 / 11
186 (% 9,54)
Ezker Batua - Berdeak (EB-B)
0 / 11
66 (% 3,39)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

Iurretar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Iurreta Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa