Ixiar Oreja Unanue
Itxura
(«Ixiar Oreja» orritik birbideratua)
| Ixiar Oreja Unanue | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Andoain, 1974 (51/52 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | musikaria eta telebista aurkezlea |
| Kidetza | Maixa ta Ixiar |
| Genero artistikoa | trikitixa |
| Musika instrumentua | panderoa |
Ixiar Oreja Unanue[1] (Andoain, 1974) gipuzkoar telebista aurkezle eta trikitilaria da, Maixa ta Ixiar bikotearen kide ohia.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maixa Lizarribarrekin herri txikietako erromerietan egin zituen lehen emanaldiak, anplifikatu txiki baten laguntzaz: ehun baino gehiago urtean. 1993an, Elkar diskoetxeak beste trikitilari bikote batekin -Iker eta Larraitz Goenaga anai-arrebekin- disko partekatu bat grabatzeko aukera eman zien.
Telebistan egin du lan, Euskal Telebistako Euskaraokea, Barrebusa eta Altza Porru! haur saioak aurkezten, baina musika agertokietatik kanpo jarraitzen du.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maixa eta Ixiar (1993, Elkar). Iker eta Larraitzekin batera ateratako diska.
- Uhinez uhin (1996, Elkar)
- Mantalgorri (1997, Elkar)
- Solasin (1998, Elkar)
Telebistako lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskaraokea (1996)
- Barre Busa (2000-2001)
- Altza Porru! (2002)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Edukiaren zati bat «Ixiar Oreja Unanue» artikulutik hartua da. Artikulu hark Jon Eskisabel du egile, eta Creative Commons Aitortu-Partekatu Berdin 3.0 lizentziarekin argitaratu da Badok euskal kantagintzaren atarian.
- ↑ Abizena horrela idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Orexa onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.