Andoain

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Andoain
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Andoain landscape.JPG
Andoain udalerriaren ikuspegia urrutira.

Andoaingo armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Gipuzkoa
Eskualdea Donostialdea
Izen ofiziala Andoain
Alkatea Ane Karrere Zabala Euskal Herria Bildu.PNG
Posta kodea 20140
INE kodea 20009
Herritarra andoaindar
Kokapena
Koordenatuak 43° 13′ 06″ N, 2° 01′ 12″ W / 43.2183341°N,2.019888°W / 43.2183341; -2.019888Koordenatuak: 43° 13′ 06″ N, 2° 01′ 12″ W / 43.2183341°N,2.019888°W / 43.2183341; -2.019888
Andoain hemen kokatua: Gipuzkoa
Andoain
Andoain
Andoain (Gipuzkoa)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 27,4 km2
Garaiera 24-783 metro
Distantzia 14 km Donostiara
Demografia
Biztanleria 14.883 biztanle (2015) — (Red Arrow Down.svg -3)
% 49,52 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 50,48
Dentsitatea 543,18 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 5,36
Zahartze tasa[1] % 11,25
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 47,8
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 79,93 (2011)
Genero desoreka[1] % 5,4 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 11,74 (2013)
Kultura
Euskaldunak[1] % 49,16 (2010)
Euskararen erabilera[2] % 17,4 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera 1615. urtea
Webgunea http://www.andoain.eus/

Andoain Gipuzkoako ipar-ekialdeko udalerri bat da, Donostialdea eskualdekoa. Donostia hiriburutik 14 kilometro hegoaldera dago. 14.883 biztanle zituen 2015. urtean eta 27,4 km² ditu.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oria eta Leitzaran ibaiek herrigunea zeharkatzen dute; azken hori Oriaren ibaiadarra da. Bi ibaiak herrigunean bertan elkartzen dira, Santa Krutz baselizaren ondo-ondoan. Leitzaran ibaiak, bestalde, balio ekologiko handiko harana sortzen du, Leitzaraino iristen dena; hortik datorkio Leitzaran (Leitza-haran) izena.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andoainek mugakide ditu Urnieta, Aduna, Lasarte-Oria, Zubieta, Amasa-Villabona, Elduain eta Zizurkil.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Alde Zaharra: garai batean herriko merkataritzako gune nagusia, egun denda gutxi gelditzen dira, biziberritzen ari bada ere. Nahiko berrituta dago jada. 660 biztanle (2008).
  • Zumea: auzune zaharrenetariko bat. Egun populazio handia biltzen du. 2000 biztanle inguru ditu. Andoaingo zabalgunea osatzen duten bi auzoetako bat da (Etxeberrietarekin batera).
  • Etxeberrieta: Algodonera lantegiaren inguruan sortutako auzoa, langileentzat sortu zena. Gaur egun bizitegi-auzoa da, eta auzoaren izenari men eginez, etxe berri ugari daude. 2.200 biztanle inguru ditu (2013). Andoaingo zabalgunearen zati da egun (Zumearekin batera), eta oraindik ere etxebizitza berriak eraikitzen ari dira.
  • Geltoki auzunea: auzo berria da. 400 biztanle (2013). Andoaingo auzo berrienetakoa da.
  • Leizotz: baserri auzoa. 232 biztanle (2013). Andoaingo auzorik zabalena da,
  • Buruntza: baserri auzoa. 157 biztanle (2008).
  • Sorabilla: bizitegi-auzoa, errepidearen inguruko aldea, familia bakarreko etxez beterik dago, eta gainerakoa landa-auzoa da. Errepidearen inguruko gunean 831 pertsona bizi dira, eta baserrietan, sakabanaturik, 170 gehiago. Orotara 1001 biztanle (2013).
  • Karrika: langile auzoa. Etorkin ugari bizi da bertan. 700 biztanle inguru (2013).
  • Goiburu: baserri auzoa, nahiz eta trenbide aldean nahiko urbanizatuta egon. 146 biztanle (2013).
  • Erdialdea: Bertako etxe asko 1950. eta 1970. urteeen artean eraiki ziren, muino txiki batean dago kokatuta, baita beste muinotxo baten magalean ere. Bertan daude hiriko eraikinik garaienak. 7.500 biztanle inguru (2013).

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza eta zerbitzuen gainetik, industria da orain udalerriko jarduera nagusia (metalurgia, papergintza, kimikoa). Lanean ari den populazioaren erdiak baino gehiagok industrian dihardu eta herenak inguru zerbitzuen sektorean.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andoaingo biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, EH Bildu koalizioko (boto gehien bildu zuen zerrenda) Ana Karrere hautatu zuten alkate, EAJk eta PSE-EEk elkar hartuta PSE-EEko Maider Lainez hautatzeko akordioak huts egin eta gero.[3]

2007ko hauteskundeetan, PSE-EE/PSOE izan zen alderdirik bozkatuena, 8 zinegotzi lortu zituen. Horren atzetik, EAJk 4 zinegotzi lortu zituen; Ezker Batua-Aralar koalizioak 2, PPk bezala; eta azkenik EAk zinegotzi bakarra lortu zuen. EAE-ANVren hautagaitza legez kanporatu zuten. Hala ere, hauteskundeetara aurkeztu zen, legez haien botoak baliogabetzat jo baziren ere. Boto horietan oin hartuz, zinegotziak aldarrikatu zituen alderdi ekintzaleak.

2015eko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andoaingo udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euskal Herria Bildu*
6 / 17
2.112 (% 30,02)
7 / 17
2.500 (% 34,27)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
5 / 17
1.887 (% 26,82)
6 / 17
2.062 (% 28,27)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
4 / 17
1.750 (% 24,88)
3 / 17
1.363 (% 18,68)
Ganemos Andoain
1 / 17
555 (% 17,89)
Irabazi (2015) / Ezker Batua-Berdeak (2011)
1 / 17
442 (% 6,28)
0 / 17
369 (% 5,06)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 17
289 (% 4,11)
1 / 17
561 (% 7,69)
*2011ko hauteskundeetan Bildu gisa aurkeztu zen koalizioa.
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean
Andoainko udal hauteskundeak
Alderdi politikoa 2015[4] 2011[5] 2007[6] 2003[7] 1999[8] 1995[9] 1991[10] 1987[11] 1983[12] 1979[13]
Euskal Herria Bildu (EH Bildu) / Bildu  %29,51 6  %33,60 7 - - - - - - - - - - - - - - - -
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)  %26,37 5  %27,71 5  %43,89 8  %38,81 7  %28,67 5  %23,34 4  %23,07 4  %20,24 4  %25,79 5  %15,43 3
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)  %24,46 4  %18,32 3  %22,04 4 - - - -  %20,97 4  %15,51 3  %16,76 3  %36,83 7  %41,42 8
Andoain Irabazi  %7,76 1 - - - - - - - - - - - - - - - - - -
Andoaina Irabaztea  %6,18 1 - - - - - - - - - - - - - - - - - -
Alderdi Popularra (PP)  %4,04 0  %7,54 1  %10,80 2  %11,00 2  %10,44 2  %8,89 1  %3,18 0 - - - - - -
Ezker Batua-Berdeak (EB-B) - -  %4,96 0 - -  %7,96 1  %3,42 0  %5,87 1 - -  %1,17 0 - - - -
Aralar - -  %3,19 0 - - - - - - - - - - - - - - - -
Hamaikabat (H1!) - -  %2,73 0 - - - - - - - - - - - - - - - -
Ezker Batua-Berdeak / Aralar (EB-B/A) - - - -  %11,65 2 - - - - - - - - - - - - - -
Eusko Alkartasuna (EA) - - - -  %9,75 1 - - - -  %16,61 3  %14,90 2  %20,00 3 - - - -
Euzko Alderdi Jeltzalea / Eusko Alkartasuna (EAJ/EA) - - - - - -  %40,49 7  %26,62 5 - - - - - - - - - -
Euskal Herritarrok (EH) - - - - - - - -  %29,48 5 - - - - - - - - - -
Herri Batasuna (HB) - - - - - - - - - -  %22,29 4  %22,03 4  %21,14 4  %13,69 2 - -
Euskadiko Ezkerra (EE) - - - - - - - - - - - -  %20,45 4  %19,20 3  %16,75 3  %27,02 5
Euskadiko Lanaren Alderdia (PTE) - - - - - - - - - - - - - -  %0,74 0 - - - -
Andoain Ezker Batua - - - - - - - - - - - - - - - -  %4,28 0 - -
Euskadiko Partidu Komunista (EPK) - - - - - - - - - - - - - - - -  %2,04 0  %4,77 0
Erakundeak Iraultza Langileen (ORT) - - - - - - - - - - - - - - - - - -  %6,62 1
Espainiako Lanaren Alderdia (PTE) - - - - - - - - - - - - - - - - - -  %4,72 0

Alkateen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015 Ana Karrere Zabala (EH Bildu)
2011 Ana Karrere Zabala (Bildu)
2009 Estanislao Amutxastegi Arregi (PSE-EE/PSOE)
2007 Jose Antonio Perez Gabarain (PSE-EE/PSOE)
2003 Jose Antonio Perez Gabarain (PSE-EE/PSOE)
1999 Jose Antonio Barandiaran Ezama (Euskal Herritarrok)
1995 Jose Antonio Pérez Gabarain (PSE-EE/PSOE)
1991 Pilar Collantes (PSE-EE/PSOE)
1987 Carlos Sanz Diez de Ure (Euskadiko Ezkerra)
1983 Francisco Irigoras (EAJ)
1979 Jose Antonio Perez Gabarain (Euskadiko Ezkerra)

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andoaingo Bastero Kulturgunean, urtean osoan, musikari, zinemari, kulturari eta arteari lotutako kontzertu, jarduera, hitzaldi eta ikastaroak egiten dira.

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Santakrutzak: apiril bukaeraren eta maiatz hasieraren bitartean, Santa Krutz egunaren inguruan (maiatzak 3)
  • Sanjuanak: ekain bukaeran, Donibane jaiaren inguruan (ekainak 24)
  • Inauteriak: otsail edo martxoan
  • Karrika: uztail erdialdean
  • Etxeberrieta: uztail amaieran, San Inazio egunaren inguruan (uztailak 31)
  • Sanestebanak (Goiburu auzoko jaiak): abuztuaren hasieran
  • San Roke (Buruntza auzoko jaiak): abuztuaren 16aren inguruan, hots, San Roke egunaren inguruan
  • Sorabilako jaiak: irailaren hasieran

Kirola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriak bi futbol talde ditu: Euskalduna (Euskalduna Andoaindarra), ospetsuena, eta Ontzerri.

Eskubaloiko taldea ere bada herrian, aski ezaguna: Leitzaran Eskubaloi Taldea.

Beste kirol-talde batzuk: Andoaingo Bertxin A.F.T. eta Buruntza Areto Futbola; Andoaingo Txirrindulari Eskola, Leitz K.K.E elkartea, Leizaur Zikloturistak (txirrindularitza); Leitzaran Boleibol Taldea (boleibola); Andoaingo Judo Taldea (judoa); Zumeatarra K.E. (atletismoa); Andoaingo La Salleko Gazteleku eskupilota K.T.; Agustin Leitza Xake Taldea; Andoaingo Kirol Elkartuen Kluba (igeriketa eta gimnasia); Euskalduna Mendigoizale Taldea (mendizaletasuna eta neguko kirolak); Ontza K.E. (ehiza eta arrantza).

Ikastetxeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andoaindar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Andoaindar ospetsuen zerrenda»

Herritar ospetsuen artean, aipatzekoak ditugu Aita Manuel Larramendi filologo eta jesuita, Martin Ugalde kazetari eta idazlea, Joseba Arregi eta Joseba Egibar politikariak, Anjel Alkain aktorea eta Aitor Mendiluze bertsolaria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andoain Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa