Izagirre Moiua jauregia
Izagirre Moiua jauregia | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Alde Zaharra (Bergara) | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Bergara |
Koordenatuak | 43°07′04″N 2°24′48″W / 43.11783°N 2.41341°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVII. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura gotikoa arkitektura barrokoa pizkundetar arkitektura |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0001585 |
9 | |
Izagirre Moiua jauregia Gipuzkoako Bergara udalerrian dagoen jauregi gotiko eta barroko bat da. Hain zuzen ere, Bergarako Alde Zaharran kokatua dago, Bergarako Errege Mintegia eta Bergarako udaletxearen artean. Eraikinaren hiru fatxadek hiru kaleetara begira daude: Barrenkale, Plaza Nagusia eta Domingo Irala kalea.
Gipuzkoako kultura ondasuna izendatua dago. Gaur egun, jauregiaren azpialdean bi taberna daude.
Jauregia Erdi Aroko herrigunea itxitzen zuen egitura sendoko eraikin estrategikoa izan zen. Domingo Irala kaleko fatxadak XV. mendeko eraikinaren hainbat elementu gorde ditu: gotikoa, harrizko mentsulak eta leiho ojibala.
1725etik aurrera etxea sakonki eraldatua izan zen, solairu bat gehitu eta Plaza Nagusiko eta Barrenkaleko fatxadak leiho-ate handiez apaindu ziren, honela gaur egungo jauregi itxura jasoz.