Izanagi eta Izanami

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Izanagi (eskuinean) eta Izanami (ezkerrean)

Izanagi (japonieraz: イザナギ?) eta Izanami (japonieraz: イザナミ?) Japonian, munduaren sorrerari buruzko mitoko jainko nagusiak. Zerua eta Lurra kaosetik bereizi zirenean agertu ziren zortzigarren anai-arreba bikotea izan ziren. Zeruko zubi batean jarrita, diamantez hornitutako lantza batez, lehen lur-masa sortu zuten. Lehen sexu-harremanaren ondorioz, gaizki osatutako haur bat jaio zen, Hiruko (japonieraz: 水蛭子, 蛭子神, 蛭子命?) , eta txalupa batean joaten utzi zuten; hurrengo harremanetatik uharte eta jainko asko jaio ziren. Azkenean banatu egin ziren; Izanagik bainu bat hartu zuen, hilekin egona baitzen eta garbitu beharra zuen; bainatu ahala, jainko-sail bat sortu zen. Xinto erlijioan, bainu hori harai delakoaren fundaziotzat hartzen da, garbitasun-praktiketan nagusia dena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]