Izar nano
Itxura
Izar nano izenak hainbat izar mota biltzen ditu. Terminoa jatorrian 1906an sortu zen, Ejnar Hertzsprung daniar astronomoa konturatu zenean izarrik gorrienak (K eta Harvard-eko sailkapen eskemako M bezala sailkatuta) bi talde desberdinetan bana zitezkeela, Eguzkia baino askoz distiratsuagoak zirenak, eta askoz ahulagoak zirenak. Talde horiek bereizteko, izar "erraldoiak" eta "nanoak" izenak eman zizkien hurrenez hurren. Terminoa zabaldu egin zen hurrengoa sartzeko:
- Izar nano deritzo izar bat bere bizitzaren hasierako fasean aurkitzen denean. Fase horri "Hasierako sekuentzia" esaten zaio eta bere bizitzaren %90 hartzen du. Beraz izar gehienak nanoak dira. Izar nanoko izendapenaren barnean segida nagusiko edozein izar sartu ohi da, V motako argitasuna duena.
- Nano gorriak: segida nagusiko masa baxuko izarrak dira.
- Nano horiak: Eguzkiarenarekin erkatzeko moduko masadun izar nanoak, segida nagusikoak.
- Nano laranjak: segida nagusiko K motako izarrak dira.
- Nano urdina izar nano mota hipotetiko bat da, zeinaren masa oso baxua izanik, sekuentzia nagusia bukatu bezain laster argitasuna ikaragarri handitu eta bere bizialdiaren bukaerara iristen diren.
- Nano zuriak elektroi degeneratutako materiaz osaturikoak dira. Beren bilakaerako azkeneko etapan aurkitu arren, izar horiek ez dute behar beste masa neutroi-izar batean kolapsatzeko edo II. motako supernoba batean lehertzeko (9 eguzki-masa baino izar gutxiagoko masiboek ez bezala).
- Nano beltza hoztutako nanu zuria da, eta beraz ia argirik igortzen ez duena.
- Nano marroia berez izarra ez den objetu bat da, hidrogenoa fusionatu eta helioa sortzeko behar beste masarik ez duena, baina deuterioa fusionatzeko bezain masiboa (gutxi gorabehera 0,08 eguzki-masa baino gutxiago dute, eta 13 bider Jupiterren masa baino gehiago).