Nano hori

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eguzkia, nano hori baten adibide arrunta.
G motako sekuentzia nagusiko izar tipikoen propietateak[1]
Izar

mota

Masa (M) Azaleko

grabitatea (log g)

Teff

(K)

Kolore-

indizea (B − V)

G0V 1.15 4.32 5,980 0.583
G1V 1.10 4.34 5,900 0.608
G2V 1.07 4.35 5,800 0.625
G3V 1.04 4.37 5,710 0.642
G4V[nota 1] 1.00 4.38 5,690 0.657
G5V 0.98 4.40 5,620 0.672
G6V 0.93 4.42 5,570 0.690
G7V 0.90 4.44 5,500 0.713
G8V 0.87 4.46 5,450 0.740
G9V 0.84 4.48 5,370 0.776

G motako sekuentzia nagusiko izar bat edo nano hori bat (espektro mota: G-V), sarri izar gorri-laranja-horia edo G izarra deitua, G motako sekuentzia nagusiko (V argitasun mota) izar bat da, mota honetako izar batek 0,84 eta 1,15 eguzki masa artean ditu eta azaleko tenperatura 5.300 eta 6.000 K[2] artekoa da. Sekuentzia nagusiko beste izar batzuk bezala, G motako sekuentzia nagusiko izar bat elementu hidrogenoa helio bihurtzen ari da bere nukleoan fusio nuklearraren bidez. Eguzkia, Lurra Eguzki Sisteman grabitatez lotuta mantentzen duen izarra, G motako (G2V mota) sekuentzia nagusiko izar adibide bat da. Segundo bakoitzean, Eguzkiak helioan 600 milioi tona hidrogeno fusionatzen ditu protoi-protoi kate batean (4 hidrogenok helio bat osatzen dute), 4 milioi tona materia energia bihurtuz.[3][4] Eguzkiaz gain, G motako sekuentzia nagusiko izarren beste adibide ezagun batzuk Alfa Centauri A, Tau Ceti eta 51 Pegasi dira.[5][6][7]

Nano horia terminoa, okerreko terminoa da, G motako izarren kolorea, zuritik, argitsuenen kasuan, Eguzkia bezala, kolore hori arin bateraino aldatzen baita G motako sekuentzia nagusiko izar ez hain masibo eta argitsuen kasuan.[8] Eguzkia, zuria da, baina, sarri, horia, laranja edo gorria eman dezake Lurraren atmosferan zehar Rayleighen sakabanaketaren ondorioz.[9][10][11] Gainera, "Nano" hitza sekuentzia nagusiko izar horiak izar erraldoiekin kontrastatzeko erabiltzen den arren, Eguzkia bezalako nano horiek Esne Bideko izarren %90ak baino gehiago distiratzen dute (gehienak, nano laranjak, nano gorriak eta nano zuri askoz ahulagoak direnak, azken hauek, izar hondarra delarik).

G motako sekuentzia nagusiko izar batek 10.000 milioi urtez fusionatuko du hidrogenoa, izarraren erdian agortzen den arte. Hau gertatzen denean, izarra, bere aurreko tamaina zenbait aldiz hedatzen da, eta erraldoi gorri bihurtzen da, Aldebaran bezala.[12] Azkenik, erraldoi gorria, bere kanpoko gas geruzetatik askatzen da, nebulosa planetario bihurtzen direnak, nukleoa, azkar hoztu eta uzkurtzen den bitartean, nano zuri trinko eta trinko bat bihurtu arte.

Izar estandar espektralak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yerkesen Atlasaren sistema berrikusiak (Johnson & Morgan 1953)[13] G motako 11 izar nano estandar espektral zerrendatzen zituen, baina guztiak ez datoz bat izendapen honekin.

Sekuentzia nagusiko G motako izar nanoen artean MK espektro sailkapen sistemako "ainguraketa puntuak", hau da, urteetan zehar aldatu gabe egon diren izar estandarrak, beta CVn (G0V), Eguzkia (G2V), Kappa1 Ceti (G5V), 61 Ursae Majoris (G8V) dira.[14] Beste izar estandar batzuk HD 115043 (G1V) eta 16 Cygni B (G3V) dira.[15] G4 eta G6 estandar nanoen aukeraketa zertxobait aldatu da urteetan zehar, baina askotan erabiltzen diren adibideak 70 Virginis (G4V) eta 82 Eridani (G8V) dira. Oraindik ez dago G7V eta G9V estandarrik adostuta.

Planetak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Planetak dituztela ezagutzen den G motako izarretako batzuk Eguzkia, 61 Virginis, HD 102365, HD 147513, 47 Ursae Majoris, Mu Arae eta Tau Ceti dira.

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izarra Espektro mota Itxurazko magnitudea Magnitude absolutua Igoera zuzena
(J2000)
Deklinazioa (J2000) Distantzia
(Argi urteak)
Eguzkia G2V −26,73 4,8 1,6x10-5
Alpha Centauri A G2V −0,01 4,34 14h 39m 36.50s −60° 50' 02.3" 4,39
τ Ceti G8Vp 3,49 5,68 01h 44m 04.08s −15° 56' 14.9" 11,9
Eta Cassiopeiae A G3V 3,46 4,59 00h 49m 06.29s +57° 48' 54.7" 19,4
82 Eridani G5V 4,26 5,35 03h 19m 55.65s −43° 04' 11.2" 19,8
δ Pavonis* G8V 3,55 4,62 20h 08m 42.61s −66° 10' 55.4" 19,9
ξ Boötis A G8Ve 4,72 5,59 14h 51m 23.38s +19° 06' 01.7" 21,9
Alula Australis A G0V 4,41 4,25 11h 18m 11s +31° 31' 45" 27,2
Alula Australis B G5V 4,87 5,07 11h 18m 11s +31° 31' 45" 27,2
Asterion G0V 4,24 4,63 12h 33m 44.54s +41° 21' 26.9" 27,3
61 Virginis G5V 4,74 5,09 13h 18m 24.31s −18° 18' 40.3" 27,8
χ1 Orionis A G0V 4,39 4,70 05h 54m 22,98s +20° 16' 34,2" 28,3
41 Arae A G8V 5,55 5,83 17h 19m 03,83s −46° 38' 10,4" 28,7
Marina G0V 4,23 4,42 13h 11m 52,39s +27° 52' 41,5" 29,9
κ1 Ceti G5V 4,84 5,03 03h 19m 21,70s +03° 22' 12,7" 29,9
HR 4523 A G3V 4,89 5,06 11h 46m 31,07s −40° 30' 01,3" 30,1
61 Ursae Majoris G8V 5,31 5,41 11h 41m 03,02s +34° 12' 05,9" 31,1

* δ Pavonis sekuentzia nagusia uzten ari da izar azpierraldoi bat bihurtzeko.

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Eguzkia ez dago mota honetan, masa berari dagokion arren, Eguzkia, G4V izar baten tenperatura tipikoa baino pixka bat beroagoa delako (5.778 kelvinera), eta, beraz, G2V izar bat da, normalean, Eguzkia baino apur bat masiboagoa dena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Vardavas, Ilias M.. (2007). Radiation and climate. Oxford University Press ISBN 978-0-19-922747-1. PMC 191049406. Noiz kontsultatua: 2021-06-01.
  2. Habets, G. M. H. J.; Heintze, J. R. W.. (1981-11-01). «Empirical bolometric corrections for the main-sequence» Astronomy and Astrophysics Supplement Series 46: 193–237. ISSN 0365-0138. Noiz kontsultatua: 2021-06-01.
  3. «Lecture 2: Why Does the Sun Shine?» www.astronomy.ohio-state.edu Noiz kontsultatua: 2021-06-01.
  4. «ARICNS 4C00001» web.archive.org 2007-06-16 Noiz kontsultatua: 2021-06-01.
  5. «Alpha Centauri A» sim-id Noiz kontsultatua: 2021-06-01.[Betiko hautsitako esteka]
  6. «Tau Ceti» sim-id Noiz kontsultatua: 2021-06-01.[Betiko hautsitako esteka]
  7. «51 Pegasi» sim-id Noiz kontsultatua: 2021-06-01.[Betiko hautsitako esteka]
  8. «What color are the stars?» www.vendian.org Noiz kontsultatua: 2021-06-01.
  9. (Ingelesez) Cain, Fraser. (2013-10-08). «What Color is the Sun?» Universe Today Noiz kontsultatua: 2021-06-01.
  10. «What Color do YOU think the Sun is?» solar-center.stanford.edu Noiz kontsultatua: 2021-06-01.
  11. (Ingelesez) Dissanaike, George. (19 October 1991). Painting the sky red. New Scientist, 31–33 or..
  12. «Aldebaran» sim-id Noiz kontsultatua: 2021-06-01.[Betiko hautsitako esteka]
  13. Johnson, H. L.; Morgan, W. W.. (1953-05-01). «Fundamental stellar photometry for standards of spectral type on the revised system of the Yerkes spectral atlas» The Astrophysical Journal 117: 313. doi:10.1086/145697. ISSN 0004-637X. Noiz kontsultatua: 2021-06-01.
  14. «MK Standards Table» www.astro.utoronto.ca Noiz kontsultatua: 2021-06-01.
  15. Keenan, Philip C.; McNeil, Raymond C.. (1989-10-01). «The Perkins catalog of revised MK types for the cooler stars» The Astrophysical Journal Supplement Series 71: 245–266. doi:10.1086/191373. ISSN 0067-0049. Noiz kontsultatua: 2021-06-01.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]