Izaro (itsasontzia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Izaro
Epailla 5
 Euskal Herria
 Espainia
Ontziola: Berlin
Mota: yate
Uretaratze data: 1920
Zerbitzua: Eusko Itsas Gudarostea (1937)
Ezaugarriak
Desplazamendua: 38 t. tona
Luzera: 23,95 m
Zabalera: 3,73 m
Sakonera: 1,50 m
Abiadura: 10 korapilo
Eskifaia: 5 marinel


Izaro altzairuzko kroskoa zuen yate motorduna izan zen.

Daniel Bilbao Rentería bilbotarrarena, Berlinen (Alemanian) egina. Bere jabeak 1935ean erosi zuen. 1937ko martxoan, Eusko Itsas Gudarosteak hartu zuen bere ardurapean, eta Epailla 5 izena jarri zion, Matxitxakoko borrokaren oroimenez. Bilbo ebakuatzerakoan, Baionara joan zen (1937/6/15). Bertan agente frankistek bahitu eta Hondarribira eraman zuten (1937/7/12). Beren Armadakoa egin zuten, jatorrizko izenari eutsiz. Gerra amaitutakoan jatorrizko armadoreari itzuli zioten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]