Matxitxakoko itsas gudua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Matxitxakoko itsas gudua
Gerra Zibila
Matxitxako cape.JPG
Matxitxako lurmuturra
Data 1937ko martxoaren 5a
Lekua Matxitxako lurmuturraren aurrean
 Euskal Herria
Emaitza Frankisten garaipena
Kokapena 43° 52′ 26″ N, 2° 44′ 18″ W / 43.87389444°N,2.73822222°W / 43.87389444; -2.73822222Koordenatuak: 43° 52′ 26″ N, 2° 44′ 18″ W / 43.87389444°N,2.73822222°W / 43.87389444; -2.73822222
Gudulariak
Naval Jack of Spain.svg Espainiako Itsas Armada Flag of the Basque Country.svg Eusko Itsas Gudarostea
Buruzagiak
Enrique Moreno Alejo Bilbao
Manuel Galdos
Francisco Elortegi
Salvador Moreno
Indarrak
Canarias gurutze-ontzia "Bou Bizkaya",
"Bou Gipuzkoa",
"Bou Donostia"
"Bou Nabarra"
Galerak
Hildako 1 eta zauritu 1 "Bou Nabarra" eta 35 marinel

Matxitxakoko itsas gudua 1937. urteko martxoaren 5ean, Bizkaiko Matxitxako lurmuturraren aurrean gertatu zen itsaso-borrokari deritzo. Espainiako Gerra Zibil garaian izan zen, Errepublikaren alde ari zen Eusko Itsas Gudarostearen itsas armada eta frankisten alde borrokatzen ari zen Canarias gurutze-ontziaren artean.

1937ko martxoaren 5ean, Galdames merkatal ontzia Bilborantz zihoan, 173 bidaiari gainean zeramatzala. Matxitxako parean, errefuxiatu eta politiko errepublikar ugari zeuden ontzi hark Canarias ontziarekin egin zuen topo. Galdames babesteko inguruan zeuden bou euskaldunek Canarias-i egin zioten aurre. Canarias-ek bou haietako bat, Nabarra, hondoratu zuen eta beste bi matxuratu.

Gertakari[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurretiko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martxoaren 4an Bizkaya, Gipuzkoa, Donostia eta Nabarra bou armatuak Baionatik irten ziren Galdames ontziko gutunak, bidaiariak, makineria eta Eusko Jaurlaritzarentzat ziren nikelezko 500 tona txanpon jagoteko.

Canarias gurutze-ontzi astuna Ferroletik atera zen, Salvador Moreno kapitainaren agindupean, Galdames ontzia gerarazteko xedez, errepublikarentzat hornidurak eta armak zeramatzalako.

Arerioak ikus ez zezan Galdames-ek argiak itzalirik zein irratia ixilik zeramatzan. Baldintza horietan Bizkaya eta Gipuzkoa bouek aurrea hartu zioten. Martxoak 5eko egunsentian, gainontzeko ontzien bila zebiltzala, Canarias ontzi frankistarekin egin zuten topo.

Bizkayako kapitaina Alejo Bilbao zen, Nabarrakoa Enrique Moreno Plaza murtziarra eta Gipuzkoakoa Manuel Galdos.

Borroka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Canarias guda-ontzi inperialari aurre egin nahian euskal bou errepublikazalek gurutze-ontzia Bizkaiko kostaruntz erakartzen saiatu ziren, bertako kanoien irismenpean jartzeko.

Bilbotik 20 milatara Canarias-ek lehenik Gipuzkoa atzeman zuen eta eraso egin zion, bouaren zubia eta branka kanoia joz eta untzia sutuz. Gipuzkoa xumea gurutze-ontziari aurre egin zion eta Canarias ukituz bertako marinel bat hil eta beste bat zauritu zituen. Gipuzkoak 5 hildako eta 12 zauritu jasan zituen eta larri kaltetu geratu zen; Portugaleteruntz zuzendu zen ihes baina Canarias-ek atzetik jazartzen zuen. Galea lurmuturra eta Luzuero artean sartzea lortu zuen eta hango bateriek Canarias uxaraziz. Gipuzkoak lurrera iristea lortu zuen.

Tarte horretan, Bizkaya Bermeoruntz zuzendu zen eta Yorkbrook merkatal ontziarekin egin zuen topo. Ontzi hau estoniar banderaz zihoan eta Errepublikarentzat armak zeramatzan—hori uste da baina ez dago garbi. Bizkayak Bermeoraino eskoltatu zuen.

Gainontzeko ontzitaldekidek Canariasekin aurrez aurre gertatu ziren eta honek Galdames eraso zuen, emakume bat eta 3 ume bidaiari hilik. Merkantal ontziak amore eman zuen bandera txuria jasoz eta motoreak geratuz.

Canariasek oldarraldia jarraitu zuen eta Donostia eraso zuen, hau ihesean jarri zuelarik. Bou honek Frantziara iristea lortu zuen.

Nabarra Bou[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nabarrak Canariasi aurre egin zion urperatu izan arte, ordu biz tiroka borrokan. Boua urperatzen ari zela eskifaian bizirik iraun zuten 20 salbamen txalupetan igoz ontzia uzten saiatu ziren; Enrique Moreno kapitainak eta Ambrosio Sarasola lehen ofizialak, frankotarren eskuetan eror nahi ez zutenez, Nabarran geratzea erabaki zuten. Guztira 49 itsasgizonez osatutako eskifaiaz gaonontzekoak borrokan hil zituzten.

Borrokaoste[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Canariastar eskifaiak bizirik irten ziren gudariak erreskatatu zituen eta hauek ustez jasango zuten etsaigo eta tratu txarren ordez mediku laguntza jaso zuten. Hilabete batzuk geroago, Franco bera zauska zuen borrokan Nabarrako gudariek erakutsitako ausardiaz zirraratuta, gurutze-ontziko agintari Salvador Morenok (etorkizun frankotar almirante) eta kapitain Manuel Calderónek 1936ko abenduan errepublikazalek hatzipetutako Virgen del Carmen bou armatuko eskifaiko biregain eginiko tiroketaren mendekuz guda kontseiluan euskal marinelei ezarri zitzaien heriotza-zigorraren aurka Franco aurrean bitartekaritza egin eta indultua lortuz askatasun eslei zitzaiela erdiets zuten.

Canariasek Galdames Pasaiara eraman zuen. Bidaiarietako batek urera jauzi egin baina tiroz hil zuten. Ontzian zeuden bidaiari eta eskifaiak zigor gogor jasan zituzten eta haietako batzuk fusilatu izan ziren. Ezagunetako bat Manuel Carrasco Formiguera izan zen, Eusko Jaurlaritzan Kataluniako Generalitateko ordezkari. "Visca Catalunya lliure!" (Gora Katalunia jare!) aldarrikatzen hil zuten.

Itsas gudari eguna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batailan hildakoen omenezko oroitarria, Plentziako portuan.

Gertakari hau gogoratzeko, 1978an, atzerrian zegoen Eusko Jaurlaritzak Itsas Gudarien Eguna izendatu zuen martxoaren lehen igandea eta Bermeon ospatu ohi da.

2007. urtean, artelan berriak ordezkatu zuen lehendik zegoen oroitzapen monolitoa, artelan biak Nestor Basterretxearenak dira.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bataila honen omenez Urdaibai arraun elkarteak bere traineruari Bou Bizkaia izena jarri dio.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Historia general de la guerra de euskadi, VI liburukia (1981), Luis Haranburu-editor eta Naroki ed.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]