Edukira joan

Izaskun Andonegi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Izaskun Andonegi
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1967 (57/58 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakerizaina

Izaskun Andonegi Goikoetxea (Donostia, 1967-) zainketa aringarrietako erizaina da, eta doluaren kudeaketan aditua da.

IPIR formakuntza[1] jaso zuen Bartzelonan.

Indian egindako lau urteko egonaldi batean hartu zuen erabakia erizaintza ikasteko eta zainketan aringarrietan berezitzeko.[2] Zaintza horietan masterra du Kataluniako Onkologia Institutuan eskuratua.[3]

Bidegin elkartearen, Gipuzkoako dolu eta laguntzarako zerbitzuaren, sortzaile nagusia da, eta esperientzia luzea du pertsonei heriotza eta dolu prozesuetan laguntzen.

2022an erakunde horrek Donostiako Herritar Merezimenduaren domina jaso zuen egindako lanagatik.[4]

Errukiaren lanketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaliforniako Stanford Unibertsitatearen barruan, Errukiaren Institutuan irakaslea da Compassion Cultivation Training (CCT) formakuntzan, Errukia Lantzeko Entrenamenduan.[5]

Halaber, "compassionate communities" izeneko mugimenduan parte hartzen du Bidegin-ekin, Euskadiko Komunitate Errukitsuen Sarearen barruan (RECC/EKES). Donostiarekin batera, Orio, Zarautz, Tolosa, Irun-Hondarribia, Elgoibar, Gasteiz, Getxo, Santurtzi eta Sopela dira gaur egun sare horren kideak.

Dokumentaletan protagonista

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken urteotan parte hartu du ikus-entzunezko hainbat lanetan, besteak beste Arteman Komunikazioak ekoiztutako "Aulki hutsak" (Iñaki Peña, 2013), "Mendian hil. Hirian hil" (Iñaki Peña, 2020) eta "Arantzazu. 26 zm, 5 mende, herri 1" (Pello Sarasua, 2023) dokumentaletan.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Instituto IPIR. Formación en duelo y pérdidas.
  2. «Izaskun Andonegi: «Heriotzak beldurra ematen digu»» Irutxuloko Hitza 2018-12-13 (kontsulta data: 2024-05-07).
  3. «Izaskun Andonegi» Compassion Institute (kontsulta data: 2024-05-07).
  4. (Gaztelaniaz) Mendiola, Jorge F.. (2022-01-13). «Tamborrada 2022 | Izaskun Andonegi, Medalla al Mérito Ciudadano: «Sentirte igual que otras personas es sanador»» El Diario Vasco (kontsulta data: 2024-05-07).
  5. Entrenamiento en el Cultivo de la Compasión (Izaskun Andonegi).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]