Izatefaltsua
Izatefaltsua | |
---|---|
Izatefaltsua | |
Datuak | |
Jatorria | Amurrio (Araba) EH |
Musika mota | Metal astuna |
Urteak | 2004 - gaur egun |
Taldekideak | |
Sagu Lander Koldo Beñat Rubi | |
Lehengo taldekideak | |
Andoni Jon Ander Gaizka | |
Informazio gehigarria | |
Facebook Youtube |
Izatefaltsua Amurrioko (Araba) heavy metal talde bat da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izatefaltsua 2004ko udan sortu zen, Arabako Amurrio udalerrian. Izatefaltsuaren musika heavy metal da, haren aldaerak ere —melodikoa, new metal edota trash— erreferentzia hartuta. 2005eko martxoan grabatu zuten lehendabiziko maketa, eta herrian nahiz inguruetan banatu zen.
2005eko ekainean Nerbioi Garaiko I. Maketa Lehiaketan hartu zuten parte, eta lehen saria irabazi. Hortik aurrera taldeak konposaketari eta zuzenekoei ekin zien.
2007ko amaieran, kontzertuak alde batera utzi barik, haien entsegu-lokalean hasi ziren grabatzen beraien lehen lan diskografikoa. Diskoa Laudioko Haziak estudioetan grabatu zen. Gorka Jaén, maketa grabatzeko arduraduna ere izan zena, eta Izatefaltsua izan ziren ekoizleak.
2008ko urrian Adi argitaratu zen, talde berak editatua. Lehen lan honetan heavy metal, thras eta hardcore estiloak dira nagusi. Geroztik, Izatefaltsuak ehun kontzertu baino gehiago eskaini du Euskal Herrian zehar, Berri Txarrak, Anestesia, Kop, Gobernos, Willis Drummond, Non Servium, Eraso, Une... taldeekin batera.
2015ko apirilean taldeak bere bigarren diskoa atera zuen, Zaratak agindu dezan!, Jabi Palaciosek eta Karlos Osinagak ekoitzia.
Taldekideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ruben "Sagu": bateria.
- Lander: baxua.
- Beñat: gitarra (2013tik).
- Ruben "Rubi": gitarra (2012tik).
- Koldo: gitarra (2006tik).
Taldekide ohiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gaizka: gitarra (2004-2013).
- Jon Ander "Pato": ahotsa (2004-2012).
- Andoni: gitarra (2004-2006).
Diskoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Izatefaltsua maketa (2005)
- Adi (2008)
- Zaratak agindu dezan! (2015)