Izpi katodiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Crookes hodiaren eskema

CrookesTube.png

Tentsio baxuaren iturria (A) katodo beroari (C) konektatua dago, tentsio altuaren iturriak (B) fosforoz estalitako anodoa (P) tentsioaz hornitzen duen bitartean. Mozorroa (M) katodoaren potentzialari konektatzen zaio eta bere irudia fosforoan argiztatu gabeko eremua bezala ikusten da. Hodi hau iturririk A gabe katodo hotzaren bitartez eraiki daiteke.

Izpi katodikoak, huts hodietan ikusgai diren elektroi korronteak dira. Hodi hauek diodo deritzon konfigurazioan gutxienez bi elektrodo geitzen zaizkie, katodoa (elektrodo positiboa) eta anodoa (elektrodo negatiboa). Katodoa berotzean, anodora doan erradiazioa bidaltzen du. Hodiaren beirazko barne hormak material fluoreszentez estaliak baldin badaude, dirdir egingo dute. Bi elektrodoen artean jarritako metalezko geruza batek bere itzala geruza fluoreszentean proiektatuko du. Honek argiaren emisioaren sorrera katodoak bidali eta geruza fluoreszentearen aurka talka egiten duten izpiak direla adierazten du. Izpiak anodora lerro zuzenean doaz, eta distantzia batean baita haratago ere.

XIX. mendearen bukaeran fisikariek fenomeno hau aztertzen hasi ziren, eta 1905ean Philipp Lenard hungariar fisikariak izpi katodikoei buruzko bere ikerketei esker Fisikako Nobel Saria irabazi zuen.

Izpi katodikoak lehenbizi Geissler hodietan sortuak izan ziren. William Crookes ingeles kimikariak hodi bereziak sortu zituen, alegia, Crookes hodiak. Laister, izpi katodien sortzaileak elektroiak zirela ikusi zen. Izpi hauek katodoek sortzeak, alegia, elektrodo negatiboak, elektroiek karga negatiboa zutela frogatuarazi zuen.