Katodo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Kobrezko katodo bat pila galbaniko baten. Elektroiak pila barnerantz mugitzen dira, eta korronte konbentzional positiboa (i) elektroien aurkako norantzakoa da, hau da, pilatik kanporantz.

Katodo bat elektrodo bat da, zeinetan korronte konbentzionalaren fluxuak gailu elektriko polarizatu batetik kanporantzako norantza duen. Korronte elektrikoaren norantza elektroi fluxuaren norantzaren aurkakoa da: elektroiak kanpoko zirkuitutik gailuaren katodora sartzen dira.

Katodo baten tentsioaren polaritatea loturiko anodo batekiko positiboa ala negatiboa izan daiteke; gailuaren operazio moduaren araberakoa da. Karga positibodun katioiak beti katodoruntz mugitzen diren arren —hortik beraien izena— eta karga negatibodun anioiak katodotik urrundu, katodoaren polaritatea gailu motaren araberakoa da, eta gailu berberean operazio moduaren arabera aldatu daiteke. Hurrengo adibideetan, katodoa negatiboa da energia xahutzen duen gailu batean —kargatzen ari den bateria bat adibidez—, eta katodoa positiboa da energia ematen duen gailu batean —deskargatzen ari den bateria bat adibidez—:

  • Deskagatzen ari den bateria baten edo pila galbaniko baten —eskuineko irudia—, katodoa borne positiboa da, gailuaren barnean korrontea katodotik irteten delako. Kanporantzako korronte hau barnealdean karga positibodun katioiak elektrolitotik katodo positibora mugituz gertatzen da —energia kimikoaren ondorioz—, kanpoko zirkuituko elektroiak katodora doazelarik. korronte positiboa katodotik kanpoko zirkuiturantz da.
  • Kargatzen ari den bateria baten, edo zelda elektrolitiko baten, katodoa borne negatiboa da, bertatik korronteak gailua utzi eta kanpoko sorgailurantz doa.Kargatzen ari den bateria baten, korrontearen norantza deskargatzen ari denekoaren aurkakoa da; ondorioz, bateria deskargatzerakoan anodoa zen elektrodoa bateria kargatzerakoan katodo bihurtzen da.
  • Diodo baten, katodoa gezi-ikurraren puntan kokatzen den terminale positiboa da, non korronteak gailutik kanporantzako norantza duen.
  • Huts hodietankatodo-izpien hodiak barne—, katodoa elektroiak kanpotik gailurantzako norantza duten terminale negatiboa da, hau da, korronte positiboaren norantza gailutik kanporantz den terminalea.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.